Xeberiano Sistiaga Legorburu
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1921-2019)
Biografia
Donibaneko Bordaundi baserrian jaioa (gaur egun desagertua). Hiru senide ziren. Etxe ondoko moja ikastetxean ibili zen bederatzi urte arte, eta ondoren Biteri eskola publikoan. Baserritik ateratzen zuten bizimodua. Sagardoa egiten zuten etxean, eta sagardotegia zuten. 16 urterekin MEIPI arrandegian hasi zen lanean. 1953. urtea arte baserrian bizi izan zen. Gero, Guztiz Eder etxea egin zuen familiak, Santa Ana ermitatik gertu. Hondarribiako Karmen Toledorekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Besteak beste sagardogintza eta gerrako kontuak aipatu ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-029 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
PAS-030 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
PAS-031 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute