Ramoni Legorburu Etxebeste
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1933-2020)
Biografia
Arrokaundieta baserrian jaioa. Ama Hondarribiakoa zuen eta aita Pasai Donibanekoa. Zortzi senide ziren. Ez ziren etxe jabeak eta artean gaztetxoa zela Eguzkialde baserria egin zuten beherago, Larrabiden, eta hara joan ziren bizitzera. Herriko eskola publikora joan zen Ramoni. Baserriko lanetan ibili zen umetatik, besteak beste esnea partitzen, eta interina lana ere egin du. Pasai San Pedroko Joxe Sagarzazurekin ezkondu zen, etxera, eta lau seme-alaba izan zituzten. Maria Jesus ahizparekin batera egindako elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-011 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
PAS-012 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute