Fabian Iparragirre Manzisidor
Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1917-2014)
Biografia
Pasai Donibanen jaio zen Fabi. Aita ataundarra zuen eta ama Pasai Donibanekoa. Bertako eskola publikoan ikasi zuen, Anastasio Arakama maisuarekin 14 urtera arte. Sareak egiten ikasten aritu zen Meipin, eta saregile lanetan jardun izan du beti. Pasai Donibanen bizitu zen 36ko gerra hasi arte. Amaiur batailoiko gudaria izan zen beste herritar batzuekin batera. 1936an hil zitzaion aita; hargintzan eta igeltsero bezala egiten zuen lan. Ama, berriz, baxurako arraina saltzen ibiltzen zen. Gerra bazetorrela eta jende askok ihes egin zuen itsasontziz Bilbora. Fabi eta bere familiakoek ere hala egin zuten. Han ibili zen gudari, San Andres batailoian lehenengo, gero Bolibar batailoian eta Amaiur batailoiaren berri jakin zutenean bera eta beste kide bat batailoi hartara joan ziren. Santoñan errenditu behar izan zutenean gatibu erori eta langile-batailoietan aritu zen barrakoiak eta bideak egiten. Gero soldadu egon behar izan zuen Iruñean, San Kristobalgo kartzelako zaindari lanetan. Soldaduskan urtebete egin ondoren Pasai Donibanera bueltatu zen. 1948an ezkondu zen Juanita Herrera lezoarrarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten. Saregilea izan da beti. Bere kontura aritzen zen lanean; Trintxerpen zuen lantokia eta hainbat itsasontzitarako sare berriak egiteaz gain sare-konponketak ere egiten zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
PAS-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute