Koldo Pildain Gonzalez de Langarika

Otxandio (Bizkaia) (1931)

Biografia

Urigoiena kalean sortu zen 1931. urtean. Aita bertakoa zuen eta ama Araiakoa. Sei neba-arreba izan ziren. Lau urterekin mojen ikastetxean hasi zen eta bonbardaketara arte ibili zen bertan. Lehenengo bonbardaketan, beraiek jolasten ari ziren lekuan bota zuten lehen bonba, baina babestuta zeudenez ez zitzaien ezer pasatu. Gauean bertan San Bernabe mendira joan ziren denak eta handik batetik bestera ibili ziren denbora luzez: Basagurengo baserri batean, Mañariako Urkuletan, Zornotzan, Bilboko San Frantziskon eta Miraballesen, 1938. urte bukaeran bueltatu ziren. Herriko eskolan ibili zen, harik eta 14 urtegaz nekazari lanetan, aloberan, hasi zen arte. 19 urterekin Eibarrera joan zen eta 10 urtez egon zen bertan lanean. Azkenean, 1960. urtean, herrian bertan zabaldu zuten "Talleres Otxandiano" kooperatiba. Elizako kantore hau ikatz-txondorrak egiten ibilitakoa ere bada.

Zintak

KodeaDataProiektua
OTX-010 2011 Otxandioko ahotsak
OTX-011 2011 Otxandioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama arabarra Bideoaren ikonoa
2 Koldobika edo Luis Bideoaren ikonoa
3 Umetan mojen eskolan Bideoaren ikonoa
4 Gerrako lehen bonba Bideoaren ikonoa
5 Hildako asko gerra hasi zen egunean Bideoaren ikonoa
6 San Bernabetik Basaguenera Bideoaren ikonoa
7 MaƱariko Urkuletan, ama zaurituak artatzen Bideoaren ikonoa
8 Zornotzatik Bilbora Bideoaren ikonoa
9 Aita Deustuko zubian lanean Bideoaren ikonoa
10 Bilboko bazkariak Bideoaren ikonoa
11 Anaia bat preso eta bestea ihesi Frantzian Bideoaren ikonoa
12 Osaba galdu zuen gerran Bideoaren ikonoa
13 Etxera itzuli ziren Bideoaren ikonoa
14 Astiro-astiro bizimodua aurrera Bideoaren ikonoa
15 Abadegaiak agintean administrazioan Bideoaren ikonoa
16 Eskolan errezoak eta 'Cara al Sol'a Bideoaren ikonoa
17 Otxandion denak egiten zuten euskaraz Bideoaren ikonoa
18 Neskak bakarrik kalean erdaraz Bideoaren ikonoa
19 Hika, zuka edo berorika Bideoaren ikonoa
20 Medikuak eta Seguritate Soziala Bideoaren ikonoa
21 Emaginak eta injekzio jartzaileak Bideoaren ikonoa
22 Pixa eginda ospelak sendatzen Bideoaren ikonoa
23 Elurte handiak Otxandion Bideoaren ikonoa
24 Argindarra eta ura etxetan Bideoaren ikonoa
25 Lehenengo irratiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia