Angeles Lasa Garmendia
Ordizia (Gipuzkoa) (1923-2023)
Biografia
Ordizian jaioa 1923an. Ama Oiangu baserrikoa eta aita Arranomendikoa zituen, biak Oiangu auzokoak. Angeles eta bere sei anai-arrebak kalean jaio ziren eta Urdaneta kalean eta Tximista kaleko Lizarazu-enean bizi izan ziren, denbora gehiena amaren jaiotetxean igarotzen bazuten ere. Oiangu baserria ezaguna da Fray Andres de Urdaneta bertan jaioa zelako eta baita bertako parke ezagunagatik ere. Eskola Nazionaletan ibili zen 13 urtera arte eta, ondoren, Donostian, jostun ikasketak egiten. Ordiziako Vicente Ruizen aritu zen lanean, bainugelako piezak egiten. Bere anaia Joseba eta ahizpa Rosariorekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-041 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute