Enborren "pantanadak"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORA-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Basoan lan egiten zutenek zuhaitzak bota, trontzatu eta mendian bertan uzten zituzten. Gero, larrazkenean, ur handiak hasten zirenean eta "pantanada" soltatzen zenean (pantanoko ura soltatzen zutenean), enborrak errekan behera botatzen zituzten. Honen inguruko azalpenak.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 2007(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:10:00
- Erref: ORA-001/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Zurak eiten tzuten, langilek, mendian, botatu ta... zerratu, tronkuak eta trontzatu ta, an egoten tzire? uda guzian, ta... larrezkenean? pues ya, ur andiak pues, asten tzirelik? pues, orduan, örreki, golpe orreki? ematen tzute zura, ta au... erreka au, ikusi duzu! ugalde ori? pues ori, yoaten tzen? pantanada soltatzen tzen egunean, dena zuraz beteik, ura... ze polita ikusteko! dena, erreka, denna beteik trunkus? ta, yoaten tzen aunitz, biaje bakotxean.
- Eta biaje bakoitzean, zenbat enbor, zenbat tronku?
- Zer, errekan?
- Bai.
- Ooooh!...
- Pantanada egiten zelarik, zenbat enbor edo zenbat arbola botatzen zen?
- Ordun... eztakit zenbat erran, ba, milla trunku eö!
- Bai, e?
- Bai-bai, erreka dena, zabala dena? baia, puska luzean ere? beteik yoaten tze. Ol guak? jo! gebengöa, urtekin? dena bet-, eztakitela; beno, zura eta egurra ere iten tzuten, e? meak, adarrak eta ori... egiten zuzte? egurra, ta or destileria beitzuten, ta orreki kortan zuten serreria? ta... destileria ere, ta ya, oek, iten zuten ikatza, tronku txikiekin? ikatza. Ta... atratzen zute? or, zute, eztakit zer produkto kimiko o... ematen tzuten? gero... o ezar zuten den-... ki-, kilo batzuk? egurrak ekozte-, egozten deläik? despegatzen du... azido bat, ta ori? maten tzuten gero... Bartzelonara, an, refinatzeko edo gori. Bai, industria andia zen ori, bai, baia... ore, gero? kendü zuten... errekatik ematea, et... nola deitzen da? bueno, beti ere, urrun; arraia bada anitz, bazen, anitz eta... erraten zuten, tronkuen golpekin eta ola, errekan, pues e... iltzen tzirela.
- Arrainak?
- Arraiak, eta ari zituen proibitu, egin? Gero etzuten uzten, e? ematera garta; orduan ebili gine gu... kamionekin yausten. Leno? yaten tzuten, ba, denboran, zerbiziatzen ola... errekan barna, bai, ugaldean.
- Ze arrainak izaten ziren?
- Pues...
- Amuarrainak edo?
- Amurraiak, amurraiak, bai, amurraiak; amurraiak baia... madrillak ere bai, ta... txipak ere, zea, txip-, txipi batzuk bezala.
- Eta Iratitik, pantanotik eta Aribera bitartean, erreka leku guztietan ez da berdina, ezta?
- Bai-bai, bardintsua da, bardintsua da, bai-bai, bai; Agoitzereno ere bai, bueno, e... erran dozut, eta oi da egie, Agoitza erraten dugu... erria aundia bait-, baida. Fabrika ori da... Agoiztik, bizpiku kilometro eltzinago, ta... kua? andik pasatzeunte? rekatatik? andik? presa bezala bazutelei(k) iña! ta andik, andë(k), pantanadak iortzen zuzten da, pilla... aundiek, ta an, gero andik atratzen tzuzten pikekin edo ola? pues, beste errirä ere ematen, beiti zen ura ta, serreria o an... andik atra? ta serrari... ematen tzute.
- Eta errekara ere zenbait aldiz ataskatzen zen?
- Ez, ez-ez; betë gelditzen tzen zerbeit te ga(n), bazterretan ta ola, maldetan ta... b’egian, beste gisan? ez. Bueno, Aribeko zubi ortan, ikusi zu zuk, zuk erran duzuna? pues or bai, a lo mejor, luzeon bat edo kruzatu, ta, orduan bätek... bazituen o casi a cola eitten tzutela... presa bezala, o sea... aen, gelditzen tziren bakoa batzuk, ta gero bertzeak eta ola, baia bertze gisan ez, ori bai, baëa bertze gisan ez, ori ez, ez zuten orik ez. Bai, ya t’erraten dutana! bazterretan ta gelditzen tzen zerbait ta gero? azkenean ya? yoaten tzire... kuadrilla bat? ta pika erran duguna? pika goeki? biltzen tzuten, baztartuik eta gero? ta gero, pantanora biali berriz? ta, garbitzen tzuten dena.
- Baina pikekin ibiltzen zirenak ez ziren ibiltzen hemendik Aribera bitartean, ez, erreka puska honetan ez...
- Ez, bai-bai...
- Baita ere?
- Ori?... bueno...
- Zenbait puskatan edo maldatan zerbait geratzen baldin bazen...
- Ez, ez, ez-ez-ez, ematen tze(n)... gelditu gabe, ematen tzena. Gemen? abisu artean etzüte, deitzen tzutena, errean: “Bueno, bier pantanada duk”, yendeak eta kontu idukitzeko, ta... bai, bai, ematen tze. Bueno, baziren ere esklusas erraten tzutena, emen, pantanotik Oroz eta... geratu gabe, enbalse txiki batzuk-eta eiten sikiera, ta oriek ere sal-, sol-, saltatzen tzute ta, ortik ere yoaten tze? ur golpe aziik, ur golpea. Ta mendian ere baziren errotak, ori... mendi arrun tago-ta Irati, ta... biltzeko pantanora? pues, erreke txiki batzuk bazu? ta, or ere itt-, iten tzuzten, enbalse batzuk eta... udan? erran dotana? pues, yausten tzuten... idiekin ta mandok eta erres-, errestatzen tzuten ta... Bueno, or ere esklusak erraten txire, enbalse txiki batzük zurekin iten tzute, ta ol-, ola biltzen tzuten pala-, pantanora. Bazterretik! berriti ala errekada aldetik eta bertzetik eta... ta ore deitzen tzuten, ola... pantanoa bezala txiki bat? zure-, zurekin? ta... or biltzen tzuzten oro... pantanora. Ta ordik? ya, gero? dena, dena batean, aunitz! uda guzian, oin mayatzatik asita... t’arratsaldian? bazen kuadrilla ba(t)!... eixkorrekin ta odo olan? orai ya die motosierrak eta badirela, baia orduan etzen... tronzadorak erraten zuzten zerra batzuk e. Ta oekin ibiltzen tzien e... uda guzia, ta gero ya... erran dutana: ya, larrazkenean? sartzen tzuten pantanora? ta... ematen tzuen burupean, Agoitza; bueno... ez alde batean dena, e? baño buh! guk Agoitza!
- Orduan hori zen Aezkoan enborrak edo tronkoak ateratzeko modua, ezta?
- Trunkoak!... bai, bai...
- Hemen, erran duzu zuk ez duzula ezagutu almadiatzen...
- Ah! ez-ez! ah, almadiak erraten zutena ez, emen eztut e, nik eztut ori...
- Behar bada aitzineko urtetan, andre horren (...) aditurik dagola...
- Nik batut? larenbat ogeita... zortzi urte tut nik.
- Lauetanogei eta zortzi badituzu, e?
- Bai, ta nik...
- Ez du iduri, e?
- Ez? keba!... te y geiyago! ta... orduan, por si acaso leenao? izan tzen, baia gutti izein izan tzen, e? zengatik, orduan etze oanik, fabrika ori egina oñik, eta... orduan, beh! tronku gutxi gor; Ariben izan tzen? serreia txar bat, ta orrara nik, aituik doukat, or... zerratzen zutela or zerpeit baia, guti, or gutti. Gero in tzuten... serreria or, Ekai erraten da, e? erri, errë txar ori, pues ai(k) ein tzuten, serreria ta destileria ta fabrika ori bera? ta orduan ya... pantanoa ein tzuten? ta... yauzten tzuten zura olako, ur golpeki; baia emën? almadiak? e, bertze err-, balle ortan? bai, Ronkal eta ortan? or bai, or-gor?... Tortosaraino yoaten tzuzten e...
- Bai, bai, Tortosaraino, bai, bertze batzuk Zaragozaraino...
- Bai baia, emen? ez, emen ez; nik eztut ezaun, e?
- Eta erran duzu botatzen zirela pantanada horretan enbor edo tronku lodiak...
- Bai, bai, bai, tronkoak...
- Eta baita ttikiak ere...
- Oi bai, txikiak ere bai.
- Eta ttikiak erabiltzen zituztela ikatz egiteko, e?
- Ikatza, bai, bai, ikatza, destileria zuten or, baë-ba, fabrika izaten zuten; dena xee... egur xeekin dena, dena.
- Eta tronkoari nola erraten zaio? tronko edo enbor edo... enbor ez?
- Tronko, tronko, bai, bai, el tronco, el tronco, erderaz.
- Euskaraz nola? tronkua edo?
- Igual, tronkua, tronkua erraten dugu euskaraz.
- Eta bertzea? adarrak?
- Eta adarrak ta gori? ori esaten dut ba...
- Egurra erran duzu...
- Egurra, egurra, bai.
- Adarrak eta, egurra?
- Egurra, egurra bai, ta adarr(s)a tronkua erraten dugu, ola... lodi, lodi.
- Adarrari erraten zitzaion egurra...
- Egurra, bai, bai.
- Eta horrekin egiten zuten ikatza...
- Ikatza, bai, ori an egosten tzuen, destileriak, ta... an, ala tratatzen tzen, gero, produkto batzuk? eztakit nola, zer izena zuen ere, ta... bueno, gero, garrafa batzuetan galdik ez, bazuten? ta...
- Bai, prozesu bat edo...
- Ordun, gero, ematen zuten Bartzelonara, an roñatu edo inen tzute gorr e, gar xamarra atrako zen? ta, ematen zuten Bartzelonara. Ta orduan, ori? urte aunitz izan da, jo!... Serreria ona, aundia zen, e? ta urte bat, mekanikoak, trunkuak eta buelta emanez? ta, meta-, mekaniko dena.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!