Kamiseten edo toallen zatiak konpresa moduan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen barruko arropak flanelazkoak izaten ziren. Mauka luzedun kamisetak apurtzen zirenean, haren zatiak gordetzen zituzten, konpresa gisa erabiltzeko. Bestela toalla zaharren zatiak. Gero urarekin eta xaboiarekin garbitu.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: OND-035/030
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Andrazkuen pañuek?
- Etxin eindde. Gurin amak eitten eban, aberatsak eukiko eben, baiñe guk geuk, gurin amak; lehena ibiltxen zan barruko erropi franelazkuk, o sea, franelak, barrun franeli dakarrenak, ezta? Ta igual, kamisetak eta barruko erropak manga luzik, interior manga luzik, ta amak esaten eban, igual interiorra apurtu edo ta "honetxek mangak gozo-gozuk daz". Haretxek mangak ebai, ta ezkiñi hartu eta "honetxek ederto ipintxeko", ta holakoxik; toalla zahar zatixak-eta ezkiñi hartu eta holantxenik. Ahal dan morun.
- Ta garbitzeko ta, adibidez, garbitzeko?
- Garbitzeko, beste erropan morun, moko paiñuelun morun edo haren morun. Bai. Jaboi emon ta eskobilliaz arraska eta listo.
- Baiña andrazkoen hori, odola ta garbitzen zan?
- Aber, odola urak ondo kentzen dau. Bai. Zuk ontxe odola botaten bazu, ure ipintxen bazu, urak asko eruten dau, Ta beti jaboi Chimbo danetako.
- Ta ura irakitten edo?
- Keba, ur hotza, odola kentzeko ur hotza da onena. Ta ure beru nahi zendunin zeoze eitteko etxin, moko pañueluk edo pantaloik edo garbittu bir zendunin, lapikun ure berotu.
Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!