Ondarroa (Bizkaia)

Maisu erdaldunak

Maisu erdaldunak <p>Mutikotako kaleko giroa ona zen. Herrian sagar asko zegoen eta ostu egiten zituzten. Eskolan erdara zen nagusi maisuak erdaldunak baitziren. Maisu bat oso ona zela gogoratzen du, don Jose Basterra gasteiztarra. Nagusitan gehienak itsasora joaten ziren lanera. Eskola eliza aurrean zegoen. Herriko sarreran, kuartela zegoen eraikinaren aurrealdean, beste eskola bat zegoen, do&ntilde;a Anitarena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotako kaleko giroa ona zen. Herrian sagar asko zegoen eta ostu egiten zituzten. Eskolan erdara zen nagusi maisuak erdaldunak baitziren. Maisu bat oso ona zela gogoratzen du, don Jose Basterra gasteiztarra. Nagusitan gehienak itsasora joaten ziren lanera. Eskola eliza aurrean zegoen. Herriko sarreran, kuartela zegoen eraikinaren aurrealdean, beste eskola bat zegoen, doña Anitarena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karo! Ederra gutzat, mutikuntzat ederra, jolin! Eoze leku batera bestea… Jo, apurtu, ostu…Erozer!
- Ostu be bai?
- Bai!
- Ze egoten zan ba ostuteko?
- Ostuteko ze egoten zan? Saarrak gexen bat. Saar asko euen herrixan…
- Herrixen bertan?
- Bai, hor ikusten dan hori berde danoi, danak zin sagarrak. Bai, sagar onak, sagardaua-eta eitxeko-ta, hemen inguruko ontsuenak Ondarrun euazen. Eskola jun goxien, bueno, arratsaldin be bai eskola. Maisuek danak erdaldunak, ta gero, hantxe!
- Ta zuek erderaz bai, ala?
- Erderaz, guk ordun erderaz. Ez genkixen euskeraz ta erderaz bez. Ba guk dakiauena maiso bat euki gendun, oso ona, Gasteizkua, don Jose Basterra, harek erakusten oskun guri erderie, ondo, ondo, don Jose Basterra. Ta, zeoze ikasi, irakurten be haretxeaz ikasi apur bat. Gero, nausitzen, ba batzuk itsasora, beste batzuk ba zeozer ikastera ba, mendire. Baiña herrixe, dana zan, gehixena itsasuko biharra.
- Ta eskoli nun egon zan?
- Eskoli, elixi joten, daon lekuen.
- On zer da hori?
- Eleixie dau or, ta elixa aurrie zan eskolie.
- Eta Ondarruko danak bertara?
- Bueno ba euezan, goixan da behian euazen, eskola bi, gero, umetxuentzat, mutikuentzat eta, herrixan sarreran, kuartela daon lekuan, hantxe aurrian euan beste bat, doña Anita edo zer zan? Han beste eskola bat.

Egilea(k): Gorka Intxausti Aranguren (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia