Ondarroa (Bizkaia)

Italiarrek jarri zituzten kontserba-fabrikak

Italiarrek jarri zituzten kontserba-fabrikak <p>Bodegetan, gatzetan jartzen zen arraina; arrain-fabrika handiak ere egoten ziren. Italiarrak etorri ziren kontserba-fabrikak jartzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bodegetan, gatzetan jartzen zen arraina; arrain-fabrika handiak ere egoten ziren. Italiarrak etorri ziren kontserba-fabrikak jartzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Por ejemplo, hor moilla asko dazenak daz tabernak, baiñe horrek zin arraiñin eitten ebenak biharra, arraiñin, antxoak, salazoi ta horretxek danok.


- Arrain bodegak eta?


- Bodegak, bodegak. Eta, por ejemplo, hamentxe da beste bat edifizixo handi-handixe, zubi- zaharretik pasata, hor da edifizixo preziosu, hori be dana zan fabriki, dan-dana fabriki, eta salazoi zan dana. Ondarrun fabrika asko euazen.


- Antxoi?


- Bai, antxobi, antxobi, asko-asko-asko. Eta besti ezautu dot nik honetxik daz ontxe, porture guzela italiano batzuk etorri zin ona, sizilianuk-edo etorri zin, eta ein eben /eiben/  jauntxuk... klaro, bizixe emon otsan /emotzan/ Ondarruai. Ta gero... Danak zin italianuk, e! Bartolo Scola, hori, italianu eta danak, eta bizixe emon otsan /emotzan/. Eta esaten dot /esateot/ akordaten... Bazuze? Halako baten hori, andra bat, fileteri zan, fabrikan eitten eban /etxeban/ ta jaubi enamora zan bertako zaharran semi filetera bateaz, eta danak esaten eben ze, esaten eben /esateben/ danak ze: "Miren Tere –Miren Teresa gakon, Teresa, guapi baiñe neska ederra zan, guapi zan–, zeuk pentsaten bozu zeuri italianu zeuri begire dala, hor lagako zaittu abandonata". Ta jentik komentaixu eitten eban /etxeban/. Eta, beatu, urte batzuk ein eben /eiben/, ezkondu zin eta feliz. Eta horrek euken fabrika bat. Bai. Gero, horrek ein eben bota eta gerokun horrek ipini eben Markina-Etxebarrin fabriki. Klaro, hori gero hori behie dan-dana ein zan panadeixak, etxik eta danak.

Egilea(k): Ander Ezkurra (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia