Ondarroa (Bizkaia)

"Ardaun diru" arrantzaleen poltsikorako

"Ardaun diru" arrantzaleen poltsikorako <p>Partila banatzen zenean, gazte ezkongabeek-eta lautik batekoa jasotzen zuten berentzako, poltsikorako. "Ardaundirua" (ardoaren dirua) esaten zitzaion. Arrain asko harrapatzen zenean diru asko zen. Betidaniko ohitura. Patroiaren eta arrantzaleen artean dirua erdi eta erdi banatzea aldatu egin zen apur bat azken aldera, gastuak ugaritu zirelako. Erdia eta soldata bat edo bi bereganatu ohi zuen patroiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Partila banatzen zenean, gazte ezkongabeek-eta lautik batekoa jasotzen zuten berentzako, poltsikorako. "Ardaundirua" (ardoaren dirua) esaten zitzaion. Arrain asko harrapatzen zenean diru asko zen. Betidaniko ohitura. Patroiaren eta arrantzaleen artean dirua erdi eta erdi banatzea aldatu egin zen apur bat azken aldera, gastuak ugaritu zirelako. Erdia eta soldata bat edo bi bereganatu ohi zuen patroiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta partilli eitten zan beste hamengo bat. Soldati esaten jako. Soldati ba, igual soldati ba, ehun pezeta, ez?, esaten baten, numero bat esateko, ehun pezeta. Gitxi edo asko, dana dala. Eta normalin ixeten zan ehun pezeta ba etxe bakotxea. Ta han juten zienak, ba batzuk juten zin, esan ein oskun ba: “etorri!”, testigu lez. Lekukotasune haraxe, hiru edo lau arrantzale juten zin hara, ikustea, ez zan ixer eitten. Eta ordun ba bidez batez ez zeben gixon ezkonduk eta zienak, ba berala partilli hantxe hartu. Krixadi etxa eruten ibilli barik, hartu hantxe. Eta, gurin ba, amak hartzen eban, ta listo. Ta, batan batzuk, gaztik-eta: “ni, ez noa eitta oin, ta etxea erun”, esaten eben. Txikiterue ez, ordun amorru handixe eoten zan-ta. Eta, ta ehun, ehun pezeta ordun, soldatie. Soldatie, honen bestera. Eta hortik soldatatik etxea eruten zana, batzuk juten zin ardaun-diru hartzen zan hortik. Honenbesteko bat ardau-diru ixeten zan. Hori ixaten zan arrantzalik berantzako patrikarako hartzen eban. Ardaun diru da lautik bat, ehun pezeta bazan, ba hogeta bost pezeta da ardaun diru. Ehun mille pezeta ta bazan, hogeta bost mille pezeta ardaun diru ixango zan.
- Ta hori norberan patrikarako?
- Norberan patrikarako. Oin, batzuk ba norberan patrikaraku hartu arren, etxin entregetan eben. Ni neuk etxin entregaten neban. Nik aittaik ez dot sekule be ta entregeta neban, baiña gehixenak, nire anaixak eta, zaharrau zan ta eurentzako. Ta antxoa asko sartzen zanin, diru asko eukitten eben. Ardautako ixeten zan hori. Ta hori ixaten zan. Ta batzuk eitten eben hara juten ziñin, horrek lekukotasuna jute zienak, eitten eben, euran ardaun dirue hartu, eta partillerun etxea beste gaiñerezkue.
- Gu bagoiaz txikiterora!
- Baiña jun edo ez jun edo txikiterun, hortik aparte lautik bat ardaun diru norberantzat hartzen zan. Beti urte guztin hori. Hori noiz izengo da, orduen?
- Eta, hau oin kontau dozunau, bai gerra aurrean, bai zeuen aurretik eta bai…
- Bai, bai. Hori beti, bizitza guztikue zan hori. Gure aurretik eta gero guk, holan jarraittu gendun.
- Reparto hau, bardiña jaubiak erdixa hartzia edo…
- Bai. Gero, hor denporiaz ba, txalopak jun zin handitzen motorrak handitzen eta gero, be, gasoile garestitzen ta holako gauzak. Eta honek sare kontuk, nailonak-eta sartu zin-ta harixe ta horrek asko garestitzen, ta arraiñe ez zan garestitzen ta beti tamaño baten euan. Ta ordun ba, gastuk izugarrixak eta denporiaz jun zin ba, txalopa handixak zienak, konsumo handixa eukan makiñak-eta, ba erdixetan soldata bat, batzuk; bestik erdixak soldata bi. Horretxek, gitxia gorabeheran hoixe zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia