Ondarroa (Bizkaia)

Partilak banatzen etxerik etxe

Partilak banatzen etxerik etxe <p>Partilak banatzen zituen etxerik etxe, etxe batzuetan eskupekoa jasotzen zuen. Gerora etxean bertan banatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Partilak banatzen zituen etxerik etxe, etxe batzuetan eskupekoa jasotzen zuen. Gerora etxean bertan banatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu hori partillak repartiuten eta ibili ziñela
- Bai, partillak erutea etxeik etxe
- Eta zelan izaten zan hori?
- Etxea etorten zin partilli etxea lehena ba bakarrak etorten zin eta partilli etten zan eta gero ba Fulanona “aiba! erun hara etxea”. Eskoz e, diruk hartu ta etxea jun ta batzutan propiñak. Pozik juten nittan etxe batzuta, han banekixen propiñi neukala beste batzutan ez neukan ta baiñe jun en bihar ziñan. Eta horrek diruok ba hoixe gorde eta eraztuntxu eta holako gero ilusiñoi eukitxen neban ba.
- Partilli emoten juan ta eurek zuei propiñi?
- Propiñi bai bai bai bai askotan gaiñea e. Askotan. Bai. Gero gero normalin kasi danak be etorten zin juten zin bakarrak be gelditzen zin, baiñe kasi danak etorten zin etxea . Dana etxin zan, partilli etxin , gixon guztik etxea, biajantik esan dotsut sarik eta gauzak erosteko be etxea. Etxin lehena etten zin danak.
- Ta bankure ingresu eta hori?
- A bai horrek amak, entendiuten zan bankuko ingresuk ederto eta Banco Bilbau ran tokixan “Banco Bizkaia” ta.

Egilea(k): Edurne Solabarrieta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia