Ondarroa (Bizkaia)

Sareak zelan tindatzen dira?

Sareak zelan tindatzen dira? <p>Sareak zelan tindatzen zituzten kontatzen du. Tindatu ostean agetan eskegitzen ziren; barra guztian zehar zeuden agak. Nyolenezkoak, gau egungoak, ez dira tindatu behar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareak zelan tindatzen zituzten kontatzen du. Tindatu ostean agetan eskegitzen ziren; barra guztian zehar zeuden agak. Nyolenezkoak, gau egungoak, ez dira tindatu behar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu sariek tinttatzen zirela.
-Tintta, bai.
-Ta zelan?
-Tintta leku euan hor barran, eta gixon batek eukan ba tintta lekun bidoi haundixak eukazen berezixak portun eta tintti eitten eban, ta irakitxen eoten zan. Ta gero botaten eban holako harrizko toki batea ta haraxe sartu sarik. Piezak ixate zin erosten zinak, piezak, eta gero harek piezak alkartu eitten zin. Ordun sarik etti, on aldin txikixak ixaten zin; gero harrezkeo, urten eben trañak eta gauzak. Ta tintta, esei, tintta… hortxe ibiltxen giñan, da gero ba…
-Esei non?
-Agetan. Agak ixaten zin hor barran. Gero astakak edo horrek ixaten di ba agak ipinitxe, hantxe esei, sikatu… Eun guzti bertan pasa, eunak. Eueldi ederra eguanin gaiñea dale. Gero agak eotenzin institutu ez dakixu nun dan? Ba ha ez euan, ha zarratu benin, agaz bete-bete eben, sarik esetxeko. Plazan. Herri guzti, herrixe zan sarik. Txalopak be asko euazen, baiñe. Hon ez dizena ikusten ba, plaza musikan be bai, sarik konpontzeko, apurtze benin ata /einbizin/ ein bir zin egin behar ziren. Gaur ez, gaur gexa barrun, ta gaurkuk nylona dizenetik, nylona ba ez da zetan ata, apurtu ezik ez da zetan ata. Baiñe harek bai harek sarizkuk ata eitten zin, sarik ata eitten zin.
-Egoten zan danantzako leku nahiko?
-Bai. Bai, bai, bai. Barra guzti zan agak. Han institutuko han, plaza berduran. Plaza berduran be baserrittarrak erretiraten benin, guk sarikin berta eta egun guztin hantxe, eurixe eta euanin plaza berduran. Ondarru guzti zan, baitte mollan be bai, mollan be bai.

Egilea(k): Oihane Bedialauneta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia