Ondarroa (Bizkaia)

"Flechak" eta "Pelayoak", faxisten mutiko-taldeak

"Flechak" eta "Pelayoak", faxisten mutiko-taldeak "Flechak" Falangekoak ziren eta "Pelayoak" Erreketekoak (Flechas y Pelayos). Egurrezko fusilekin egiten zuten instrukzioa mutikoek, behartuta baina pozik, soldadu tartean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Flechak" Falangekoak ziren eta "Pelayoak" Erreketekoak (Flechas y Pelayos). Egurrezko fusilekin egiten zuten instrukzioa mutikoek, behartuta baina pozik, soldadu tartean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hor instruziñuen ibiltzen giñan ordungo urtietan, hamen instruziñuen ume guztiak kalien ibiltzen giñan "Fletxak" eta "Pelayuk" zien. Fletxak zien falangekuk, eta Pelayuk zien rekete, eta uniformie jantzi, egurrezko fusillek emoten oskuen, egurrezko moldiaz, eta haretxekin desfilia eitten ibiltzen giñan. Behartute, e! Orduen eskolaik ez euan, ta umiak ba pozik ibili hortxe, soldau tartin ibili.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia