Ondarroa (Bizkaia)

Ogia etxean egiten zuten

Ogia etxean egiten zuten <p>Etxeko errenta diruz ordaintzen zuten. Gerraostean, garia entregatu behar izaten zuten udaletxean. Ogia etxean egiten zuten: lehenengo, labeko sua; eta, gero, sukaldean egiten zuten. Ogia zelan egiten zuten kontatzen du. Terek ez zuen ezagutu labeko sua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko errenta diruz ordaintzen zuten. Gerraostean, garia entregatu behar izaten zuten udaletxean. Ogia etxean egiten zuten: lehenengo, labeko sua; eta, gero, sukaldean egiten zuten. Ogia zelan egiten zuten kontatzen du. Terek ez zuen ezagutu labeko sua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta errenteru bizitzen ziñienien, diruz pagetan zenduen?
- Diruz, diruz, guk diruz pageten gendun. Gero eon zan unekara bat gerraostin, garixe entregau ein bihar izeten zana aiuntamentuetan, ez dai /eztai/ dakizun, entregau ein bihar izeten zan, ez dai /eztai/ zemat, ez dai /eztai/ zemat ganera izeten zan entregeti bentzat, ta gero kendu ban hori baiñe, gauza asko izeten zan, osake zati handixe kentzen gakon norbera izeteko. Gero norberak eruten eban hori, garixe eta errota ta errotan zertute, ogixe be etxin eitten gendun. Lehena-lehena labako ogixe eitten gendun, baiñe gero ez, gero koziñan eitten gendun.
-Ta labie ze euki zendun zeuena ero auzokoana?
- Ez, ez, ez etxeku. Eurek euki ben, gurasuk aurretik euki ben, labako sue eitten eben. Baiñe gero ba, koszñi ipini zanin, ba koziñan, ta ondo, ondo urteten oskun. Ze labadori, eo lebaduri, ez kendun usetan lehelengo lehelengo apur bat, hasierako. Baiñe gero ogixe eitten danin, apartau beti zati bat, ta gero haxe ixenda, bera lebaduratzat eitten dau berak madrik eitten dau. Bexperan ipini arrotzen eta gero ogixe bixamonin eta gero arrotu eta gero laban sartu. Ta ogixe asko gozuaue eta hobiaue.
-Eta labako sue zelan eitten zan-edo?
- Hoixe ez naz akordaten ni. Ze guk e amasaran eitten gendun, etxeko euen armaxo bat ta gero euken tapi ta amasari. Ta hantxe amasaten gendun goxan, norberak eitteko etxeako. Ta beste gauzaik ez naz akordetan lehengo horrelako ize ez dekot akordun. Labako sue eitten ebenik ez naz akordaten, ze hori handixaue izeten zan porke pentseten dot astebeteako edo hamabost euneako edo eitten bela. Nik ez daitx ordun pertsonak hazi be zelan eitten zin, ze akordaten naz, beatzi seme-alaba zin aurreauako aldikuk, attittan anaixa-arrebak eta, zelako zelako pertsona haundixek. Harel zelan hazi be. Ta gu ixikoaz hazi ta hazi ogixaz, ogixe ta esni ta artu. Artu ta esni morokille be bai. On jaten ez dan asko. Ta asko hobiaua.

Egilea(k): Nerea Kortazar (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia