Ondarroa (Bizkaia)

Azpigarritan basora

Azpigarritan basora Azpigarrirako ira behar izaten zuten eta basora joaten ziren bila, Gorozika pasata Kondebasora joaten ziren. Gerora zerrautsa erabiltzen hasi zen, baina ez da ona tintea baitu. Simaurra derrigorrean behar zen. Zaldia hartuta jatekoa eramatera joaten ziren basoan zebiltzanei.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Azpigarrirako ira behar izaten zuten eta basora joaten ziren bila, Gorozika pasata Kondebasora joaten ziren. Gerora zerrautsa erabiltzen hasi zen, baina ez da ona tintea baitu. Simaurra derrigorrean behar zen. Zaldia hartuta jatekoa eramatera joaten ziren basoan zebiltzanei.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ba basora be juten nitzen, osake baserridxen euezen sei behi ta bost txahala, horixe izeten zan. Eta juten giñen basora, baiña etxik berak ez euken biher dan beste basorik, basorik azpigarridxe eitzeko (…), azpigaridxe eitzeko ez eukon biher dan beste lurrik edo terrenoik, basorik. Ze euken basorik, euken basu zan egurre, egurre ebai ta sutarako eitzeko. Ordun jun biher izeten gendun Gorozike pasau ta Kondebasora, Kondebaso, kondiena ei izan, ta hara jun biher izeten zan ba zerak eitzen, azpigarrixe eitzen, ze astin jornada bat gasteten zan, eta ha eitzeko jun ein biher izeten zan. Ta simaurre, ordun simaurre biher izeten zan, ordun ez euen oingo moduen zerik nitratorik eta holako gauzaik eta simaurre biher izeten zan. Gero, ba zerri-ta hasi zen eta zerratik apur bet bakizu ganauek apur bet siku-edo eukitzeko edo garbi-edo eukitzeko apur bet, eruten zan baiña ortu barrireko txarra zan, zerrautse geuzerik txarrena da, tinttie deko-ta, “tiene tinte”. Ta simaurre biher izeten zan derrigor. Ta harek biharrak hortixik urten eban, porke ni plazara jun etxa etorri ta amak bazkaridxe prest eukitzen eban, lapiko ta geuzek ipinitze. Zaldidxe soltau, atza barriro lotu, asto-otzarakin ipini, jateku ipini ta Basora jateku eruten juten nitzen. Ño! Izerdidxe ataten gendun guk zaldidxek eta bixok. Neuk be oin baiño saso hobie neuken-ta. Bai, eta haraxe erun, etxa etorri ta baten baiño gehidxa ein neban josta jun, josta be jun, ein neban baten baiño gehidxauten, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia