Umetan sukaldari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Araotz
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: ONA-057/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zenbat gaztiaua esan dozu dala?
- Hogei hillabete da ni baiño gaztiaua zan bai, urte bira ez zan allauten.
- Harek lau ta erdi edo hola eukiko zittuan, lau urte eta erdi edo?
- Bai, bost in baiño lehenao behintzet, bost in biharko zittun nere anaiak maiuan eta ama hil zan marzuen, ta nik sei urte indda neuken setienbrin eta ama hil zan hurringo marzuan, ta hurringo setienbrin ingo nittuan nik zazpi.
- Eta aurrekuan kontau zendun hori, ama gaixotu zanian zeuk in bihar izaten zenduzela...
- A, bai, ene, ene! Akordauten hasitta be, "desde luego", sekula ahaztuko etxatena da Zumarragan, lehen esan dotsuet ezta? Zela egon giñen baserri baten? Ta amak uhetik aginddu: "etorri zatez hona ta fan" ta amak aginddu lanak zela in. Kalera fan, eta ez euen urrin, hortxe Aizpurutxuko, Aizpurutxura bidia hartzen dan lekuen baserri bat, ta handitxek kalea bidien, ibillera luzia ez zan baiña bai, fan bihar izaten zan kalera ezer bihar bazan. Ogixa, ardaua eta okelia eruan bihar nittun, hiru errekau horreik, eta eruan nittun eta eruan nittunian itxi nittun sukaldeko mahaixen gaiñian. Ta ama euen goixan, habitaziñuan. Onddiok ekusten dot eskillara zahar-zahar batzuk zien, "ti-ta-ta" igo neben ta ama, ta zer, ta "In bihar dozu /bihozu/ beheko sua, lapikua ifiñi" eta aginddu nostan zela in zeori, lapiku ifinttiori. Eta behera fan orduko ahaztu amak ze esan nostan, lehenengo ze in eta gero ze in, bueltaka eta bueltaka ebaliko neben buruan bai ta atzenerako ahaztu sei urteaz, eta banoia atzera amari preguntau eta ze esan nostan, hor ikusten dot katua, nere okeli horreaz ittuako atepetik aurrera. Nik in nittun negarrak, nik in nittun negarrak, onddiok sentiuten dot orduentxe letxe! Eta esan nostan amak esan nostan: "Ume, etorri hona! Aiba dirua, fan eta ekarri berriz be okelia". Ez nostan ez berriz harrapo katu horrek okelia neri, handik aurrera banekixen nik zer egin. Eta hori dakot goguan. Onddion Zumarragako primiari esaten xaot eta, hareik egozen ba han eta hareikin batera... Ha ni baiño urtebete zaharragua zan ta ha eskolara faten zan; eta beste primia, berriz, geruao jaixotakua. Ta harek esaten dau, han mutilzahar batena zan ba hori etxiori, eta euki eben ollalokia txittakin ta ittuako atia zarrauta eukitten eben, kordel bateaz ha lotu-lotu indda goixan. Baiña ni gu hara ez giñan allauten, baiña ollalokiori izten notsan zaperua, zuk badakitzu zer dan zaperua, arto-urunakin zaperua indda izten notsan holako soldau platu zahar baten, soldauak lehenao ebalten zittuen platua hola gerrixen lotuta txapazko edo aluminio holako itsusi bat, eta holako plato zahar baten zaperua indda. Horrek primiorrek esaten dost: "Ene, eskerrak haretxei zaperuei!" Ha mutilzaharra faten zanian "nos poníamos las botas tú y yo con el zapero". Ha be jatekua. Zuk morokilla eta ez zittun ezagutuko?
- Ez, ez, entzunda. Egositta, ezta?
- Bai, egositta ta, hori eukena ondo, e? Esnie eta morokilla ta eukena ta ondo. Bueno!
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!