Oñati (Gipuzkoa)

Presa eta malatuak

Presa eta malatuak Errekaldeko malatu zaharra erabiltzen zuten ur putzuetarako. Erreka estali aurretik Mendiko presan ikasten zuten igari egiten herriko gazteek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-051-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errekaldeko malatu zaharra erabiltzen zuten ur putzuetarako. Erreka estali aurretik Mendiko presan ikasten zuten igari egiten herriko gazteek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek horreik ettozue ezagutu, e?
- Ez ba, ez ba.
- Errekia aurretik ezagutu dozue? Hau errekia arkiau aurretik.
- Ni etorri nintzan Errekaldera bizittera 11 urtekin.
- 11 urtekin?
- Etxia in ta segidan etorri giñan.
- Baiña etxia in ta gero.
- Bai, bai.
- Gu bizi giñan Atzeko Kalian eta etorri giñan Errekaldera.
- Joño!
- Eta ni Errekaldera etorri aurtxuan akordaitten naiz errekia ondiok zela euen. Hor zerria ta euenian. Ta dana kañaberia alde danetan ta, hori akordaitten naiz.
- Hemen ba etxia gure tion etxia zuan atzenengo etxia, ta hortik xauan garai baten Ontzigiñena, entzueria badakok Ontzigiñena? Ontzigiñenak xakuan hola taillertxo bat, hau zeramika zerak itteko, lapikuak eta lehenauko katxarruak eta itten txuein hor. Ta eukitten xuan telleriatan eukitten dauen moduan sekaderuak, egurren zerak, lokatzaia sikaketako. Pozua etorten zuan Pikondotik Akeleneko terrenotatik etorten zuan, hemendik 500 bat metrora, horra ura, malatua egoten zuan hor. Onddiok be malatua kontserbaitten dok. Hori onddiok zer horren azpixan malatua kontserbaitten dok onddiok, oin lehengo kanalak eta horreik, horreik danak desapareziuta xaozak.
- Bai, zeatik hor errekiari zera in otsain, ezta?
- Errekiari leheningo in xuein honaiño, arkiu xuein, hemen leheningo gure tion etxeperaiño, eta gero bigarren tandan Mediko Presaraiño, honeik Akelen terrenuak eta erosi ziranian, horreik fabrikaitten hasi ziranian etxiak itten, edifikaitten hasi ziranian, Mediko Presaraiño. Ta Mediko Presa zuan garai baten, guk oin Donostiara fateko eukitten xuau ba zera, ilusiñua plaiara fateko, Oñatiko mutiko danak hortxe igari itten ikasi xuein. Ta ha pozua onddiok hor xauk, hantxe boka-bokan xauk ha.
- Ni mutikotan hemen bizi nintzan, gu hor eskalluak harrapaitten eta asko ibiltten giñan.
- Mediko Presan. Ba oin be, hori eskalu lekua izan zuan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia