Oiartzun (Gipuzkoa)

Arropa-garbitzen

Arropa-garbitzen <p>Arropak nola garbitzen ziren baserrietan, ur putzuetan. Hankak uretan sartuta. Ura berotu egiten zuten eta astoarekin eraman putzura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak nola garbitzen ziren baserrietan, ur putzuetan. Hankak uretan sartuta. Ura berotu egiten zuten eta astoarekin eraman putzura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ibiltzen genun, estropajua. 'Ta eskuz, arropak berriz eskuz. (Alorpia) bazuten arropak garbitzeko 'ta (yana) jarri barrenin 'ta hankak hotzian. Denbo haitan gañea bazien... zer dia haik... hankak sartu 'ta arropak garbitzen zianak.

- Baserrian barrenin bertan.

- Ez urian. Ur-putzuk iñak.

- Itturriyan 'ro hola.

- Denbu haitan sartu hankak, eta harriyakin 'ta jarriyak miñon... 'ta arropak 'ta garbitzen zin.

- Neguan 'de bai?

- Bai, aber ze erremiyo! Ura berua, ura berua ibiltzen genun.

- A bai? Ze itten zenuten, itxian berotu?

- Berotu 'ta yeaman. Astua bagenun 'ta, Uderren 'e bai, ni jaiotako tokiyin 'e. Astuak be ontziyak, be xextuak 'ta haitan arropak jarri 'ta yeaman 'ta geo garbittu. Hola.

- O, difentzi erra.

- Oaingo komodidadia...

Egilea(k): Ane Lardi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia