Muxika (Bizkaia)

Tabakoa ereiten

Tabakoa ereiten <p>Gerraostean, tabakoa falta zela-eta, jende askok ereiten zuen tabakoa, baita bere aitak ere. Beste aldeko aititeri ematen zion tabakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, tabakoa falta zela-eta, jende askok ereiten zuen tabakoa, baita bere aitak ere. Beste aldeko aititeri ematen zion tabakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta tabakoa erein ez zan eitten, hemen parajien?
- Bakizu noz ereitten zan? Gerraostien ez zan egon tabakorik. Geuk be erein geñuzen /ereindduzen/. Gure aittek ekarri euen. Ta upilakoak hartzen zien, holako orrizarrak-eta. Ta gero ha siketu, kamaran eukitzen zan. Ha birrin-birrin ein. Usiñe eukitzen ebanik, ez daitz. Ta gure aittek defuntuek, bere aittegiñerrebari Arratixera eruten otsen. Ze ez zan orduen estankorik. Dana zertu zen-ta. Ta gixajoa pozik, beren kapatxaz ta zerakin-ta. Beittu eizu. Ta gure aittek gero, zertu zanien, aitte: “Tabakoa ez, oin kapatxak ez, papela”. Gixajoak, gero papelaz ez eban jakitten ondo zera zigarrue eitten. Gero, akostunbreu zan, baia. Ta gure aittek bakizu ba, irebazi eitten eben-ta beti aittei eroaten otsen ardautxue ta zerak-eta. Tabakua barriz, horrek kartoiek gero urten euen; holako tamañozkoak. Halako kartoa bi zerien-ta. Ta lelengotaz amari esaten ei otsen: “Ai alabie, hori ez dakit, zuretzat hori elegantieixe da. Horrek, soloan-ta biher eitteko”. Eske gure aitte majoa zen, altue ta zera-ta. Ta beti umore onaz. Ta gero aittegiñarreba, bakizu: suhiñek eroan eitten otsen jeneroa-ta tabakoa-ta hori ta bestie-ta. Enamoraute suhiñegaz.
- Mimeu eitten eban-ta?
- Gixajoa, sekulo holakorik zertu ez-ta. Baia gure amak esaten euen, eurek goserik behintzet eurenien ez ebela pasetan. Beti txarrixe ta zeziñe, txahaltxuren bat hiltten euela ta ba harexeaz jan. Bizi ta kittu!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia