Muxika (Bizkaia)

15 urterekin hasi zen aita Irurak-baten

15 urterekin hasi zen aita Irurak-baten Gerratean zehar ere bere aitak jornala jasotzen zuen. Etxera bueltatzerakoan, lanpostua kendu nahi izan zieten, baina postua mantendu zuen. Bere aitak Irurak-bateko (gero Iberdrola) lanpostua zelan lortu zuen azaltzen du; 15 urte zituela hasi eta erretiratu arte egon zen. Zugastietan egon zen zentrala.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerratean zehar ere bere aitak jornala jasotzen zuen. Etxera bueltatzerakoan, lanpostua kendu nahi izan zieten, baina postua mantendu zuen. Bere aitak Irurak-bateko (gero Iberdrola) lanpostua zelan lortu zuen azaltzen du; 15 urte zituela hasi eta erretiratu arte egon zen. Zugastietan egon zen zentrala.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero […] zer euki giñun /eukittun/? Gure aitteri ba, beti esku ba beti bageten otsien, zerien egon nahiz zerien. Ta orduen “la que tenía”, platie dekonak, ogixe jaten euen, ostontzien, bapez.
- Orduen, zure aitxek be Torrelavegan ta Santanderren-ta biher eitxen eban?
- Biher, ez ebanien eitten, baia korriduarazo eitten otsien ta zeozer zera ba, deittu eitten otsien, ezta? Baia zer guztixek pagau otsiezan. Ta gero hona etorri zanien, beren puestoa kendu ein gure izen otsien hamen. Hamen beste batzuk planteu jakozan eurretik. Ta injiñeruek esan otsien: “no”. “Ha argittuko da; argitzen ez bada, bien. Baia oniño argittuko da ta beren puestue iñok ez deu kenduko”. Ta etorri ta justo, emon otsien ensegida. Jentie ostien danetako egoten zan, lehen be.
- Ta zure aitxek hori puestue zelan hartu eban ba hasikeratan?
- Ba beittu: hametik linie joan zan, propiedadetik, ezta? Ta hamengo aittek eta amak esan ei otsien: “Bueno ba, izten jatzue”, ze telefonoa ta linea altakoa, joan zan hemen, gure propiedadetik. Ta, “Baia Justiño neure semie, sartziegaittik hor zerien”. Ta orduntxe sartu eben, hamabost urte euki zittuezenien nire aitte sartu ei zen hor, Irurak-batien orduen. Irurak-bat zan. Ta gehixau erretirau arte hortxe ibilli de gure aitte.
- Hor beheien, Zugastan?
- Hortik ba, euki eittuen harek zerak…Zera, hortik Bilbora linia, ezta? Zentrala, Larraskitun. Ta gero Markiñera be bai joaten zan. Ta Zugastan bizi zen orduen zera. Zugastan, Zugasta baiño goratxuau dau zentrala. Hortxe eon zan zentrala lehen.
- Hori be Gorozike da hori etxie?
- Bai. Ha Gorozike da. Ta gure aittek gehixau hantxe segidu eban.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia