Muxika (Bizkaia)

Andra Mari jaietako danbor- eta danbolin-jotzaileak

Andra Mari jaietako danbor- eta danbolin-jotzaileak <p>Ibarruriko Andra Mari jaietan txistulari eta danbolina egoten zen, soinua noizean behin. Zeperino sekula ez zen izan dantza zalea. Danborra joten Ajuriako Otxategi baserrikoa izan zen eta danbolin-jotzailea Ariatzako "Txistu".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ibarruriko Andra Mari jaietan txistulari eta danbolina egoten zen, soinua noizean behin. Zeperino sekula ez zen izan dantza zalea. Danborra joten Ajuriako Otxategi baserrikoa izan zen eta danbolin-jotzailea Ariatzako "Txistu".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Andra Maridxek Iburrin zelakoak izeten zien?
- Andra Maridxetan ba tanboliñe egoten zan eta gero soiñue be bai, filarmonikie. Bai, gero horrek. Baia jeneralien tanboliñe, txistularidxe, tanboliñe eta tanborra. Tanborra, tanborrerue eta bestie txistuegaz tanboliñe eta erromeridxe.
- Ta han be jantzan?
- Bai. Nik neure denporan jantza asko ez dot ein. Jantzan ez jat gusteu egundo bez, ez ez, egundo bez.
- Neskañe hurreratzeko-ta.
- Bai, baia hamentxe. Jantzan ez jaten gustetan. Nik hemen Muniketan be hor beste batzukin be Muniketan hor be jeneralien nik jantza asko eindde ez, jantza asko eindde ez.
- Ta Iburrin nor egoten zan tanboliñe eta filarmonikie-eta joaten ba?
- Ba hor egoten zan tanbolinterue Adxudxeko Otxatikoa. Bai tanborraz. Ta tanbolinterue gero egoten zan, zera Aritzakoa "Txistu" esaten ostien Aritzako eoten zien bai. Eta horregaz lehenau egoten zan hori baiño ariñau, beste bat egon zan Otxatikoa tanboliñe batak eta tanborra bestiek joten eban. Ta gero zerekoak azkeneko egoten zan Aritzakoa, Aritzakoa, Aritzakoa egoten zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia