Markina-Xemein (Bizkaia)

Alargunduz gero betiko hilda

Alargunduz gero betiko hilda <p>Elizan andreak alde batean eta gizonak beste batean jesartzen ziren. Mantila nola janzten zuten. Meza luzeak. Alargunduz gero betiko hilda. Beti beltzez jantzi behar. Jantziak tindatu egiten ziren. Amamari jantzi bakarra ezagutu zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizan andreak alde batean eta gizonak beste batean jesartzen ziren. Mantila nola janzten zuten. Meza luzeak. Alargunduz gero betiko hilda. Beti beltzez jantzi behar. Jantziak tindatu egiten ziren. Amamari jantzi bakarra ezagutu zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elixan be, andrak alderdi batien ta gizonak bestien. Bizi guztixen. Oin, danak alkarraz baiña orduen, ez. Ta, orduen mantilliaz, mantilli burun dala. Ta, hiltzen zanien bateroren bat, enterrare. Hor, daukaz gordeta, nik. Mantilla txikixe, hamen da haundixe, beraua. Bai. Orduen be, bueno.
- Ta, mantillie ez eukindde edo?
- Ez, ez, ez. Ba, erositte mantillak. Bai. Neuk, ein ez.
- Zelakoak izeten zin lehengo mezak?
- Luziauek oinguek baiño.
- Baiña, asko kanbixeu da hori be.
- Asko kanbixau, bueno! Konpletamente kanbixau de. Meza nausixe oin be, pixkat luzetxuaue izeten da, e. Ni, haraxe jute naz baiña luzetxuaue izeten da, mezie.
- Ze, lehen be, esan dozu, andrak alderdi batien, gixonak bestien…?
- Bestien.
- Janzkeri be, diferentie, ezta?
- Bueno, alargundu ezkero, betiko hilde zaz. Ta, urten bez, ta jantzi baltz; ta, kendu bez. “Ya está”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia