Markina-Xemein (Bizkaia)

'Pernando amezketarra'ren pasadizoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pernando amezketarraren pasadizo bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pernando egun baten jun zan, badakizu pobre bizi zan, bederatzi seme-alaba be bai ta, sagar landara batzuk saltza jun zan astuaz Tolosara. Tolosan saldu zittun sagar landarok eta, dirurik ez eban sekula eukitxen hak, ez erregular. Alperraua izen biher eban... ta gizon txiki bat ei zan. Saldu zittun sagar landarok, astue arboliai lotu ta edatera. Badakizu, gustetan jakona zan ta, kontizu.

Politto edan dau ta gero astue ahaztu jakon ta beran lagunekin etorri zan Tolosara. Tabernan akordau, orduntxe, berak astue zelan itxi eban zerien. Baiña astue, baten batek soltau edo halan-holan behintzet, bera etorri zan etxera ta ate onduen arrantza egin ebanien andriek sartu eban barrure. Andriai, asmau eben gizon batek behixe erosi ebala txahal txikixaz ta astue eskatu eutsola txahal txikixe eruteko ta halan emon eutsola. Tire ba, halan jun zan, andriai halan esan eutson ta bueno. Andriek astue oillotokixen euken baiña ez eutsen kontraziño bat be...

Bixamon goixien ekarriko ebala ta juen zan han lotute euki eban lekure baiña han astorik ez! Ostabe ze esan pentsau eban: behixek, asto gainien txahal txikixe halan ikusi ebanien, adarraz jo eta mankau egin ebala astuoi. Halan ekarteko, berak ezautu ebala ta, baiña egun batzutan han euki ta gero ekarriko ebala esan eutsen.

Horretxek esanten diharduela, barriz, astuek arrantza! Ta andriek esan eutsen: "Oillotokixen dauena astu handixe, baiña hi haundixaue" esan eutsen.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia