Markina-Xemein (Bizkaia)

Mutil aberats baten pasadizoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkontzera zihoan mutil aberats baten inguruko pasadizoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Mutil aberatsan kontuoi ordun esan biherko dogu /bikogu/. Hori mutil bat ei zan, aberatsa edo, behintzet ondo bizixe edo... holan, ezta? Baiña berak pentsamentuen euken, bere zerien, neska ederra ta aberatsa izen biher eban. Halan, denporie beti aurrera juten da, ta ezin eban /eziban/, hori aberatsa bazan, pobrie, aberatsa bazan feie edo, bere gustokue ez zan behintzet. Diruduna bazan, zeozer beti.

Halan, igerri barik, denporie aurrera jun jakon hari be. Ta gero heldu zan berrogeta hamar urtera, ta bigotiek eukezan. Ta bigotiek urdintzen hasi jakozan. Disimuletako, botikie edo inbentue eitten eutsen. Gero buruko miñek hartzen eben. Jun zan medikuana, ta medikuk esan eutsen /esatzen/ eze: "Ezkondu, edo bigotie kendu!" esan eutsen, erremedixue. Ez eban nahi bigotie kentzeik be, baiña, ba, ezkontzeko ta, neska bat gustau jakon berai, baiña ezin eutsen /ezitsen/ esan hala ta hola, behintzet sasoie bigotie kendu barik, zertzeko ta abar. Baiña amai ein eutsen errekaue. Amak baietz, aberatsa zala ta... berak nobixue eukela ta ez. Ta holan ibilli zien. Baiña tire ba, amak derrigorrien edo ez, konbentzidu eban.

Halan jun zien kontratue eitten. Kontratue zer dan jakingo dozu /jakingozu/ zuk. Kontratu eitten jun zien. Eurixe eitten ei eban /eixeban/ gogor, "gaur euri-egun handixe edo" baten batek esan. "Bart nire gerrixek ezagun izen dau zer eitten eban". Neska hori jagi edo, hanka eitteko edo, geldi egoteko andriek bere onduen azkenin domiñau eban edo, tire. Aurrera! Ostabe ein eben /eiben/ eskriturioi, ta bueno, firmau ein biher zala /bizala/. Gizona zala lehenengo firmetako ta, kolkotik antijuk ata ei zittuen, ta esan ei eban /eixeban/ horretxek neskiorrek gerrixen pronostikue ta kolkun bistie eukenik berak ez ebala biher...

Gero zertzen nobixuaz, esan eutsen /esatzen/: "ezkondu ein biher dogu /biogu/, bestela ama gurik ostera be enplaston bat jirauko doste ta, ezkondu ein biher dogu /biogu/.

Ezkondu ei zien. Baina enbidixie bestiorrek be, ta baserrixen, nik ez dakit nun izengo zan hori, baiña dana dala, bakizu lehena, oin pistie da danetako, baiña lehena sasi bittarteko bide zaztarrak zien. Ta halan gero, jentie, gero, mezeta be bakizu oin [mihetz] juten da, baiña ordun danak ixeixe... Ba, [por milagroz] egongo zan Bariñan be, ez zan egongo bat mezaik entzuten ez ebanik, saso haretan, baiña, dana dala, geure denporan be.

Ta halan, zeleta eitta juten zan, zeleta zer dan jakingo dozu /jakingozu/ ezta? Bai, konparaziñorako, ba, harek hemen bizi die, ezta? Konparaziñorako, hemen deuke euren kuartue, ta hor bentanatik obserbaziñoie, haren inbidixie, gixajue be ha zeozer.

Obserbau ein eben /eiben/... Zapatu baten, zain edo ta etorri zan zeletara edo. Ate bi eukezan etxiek, bi estuek izengo zien lehenengokuek. Halan, andra-gizon zaharrak ate batetik etorri zien, bestetik erdixen hartu eben ta harrrapau eben. Sartu eben barrure ta, kuarto batek giltze emotekue baeuken itxurie, ta han sartu eben ta goxera artien han euki eben.

Gero mezeta jentie joien sasoien, bakizu, lehena aldrak juten zien. Ta halan, mezeta jentie joien sasoien agindu eutsen kendu erropa danak, ta zera euken guztixe joien bille... Neska aldra bat joien kontizu, ta harek garrasixe, piztixa bat ete zan edo... albuta alde ei zien [...].

Gelditzeko esan eutsen, harek baekixen pertsonie zer zan, ta dana dala. Harek geldittu, ta amantal bana [...], batak aurretik epiñi eutsen /epiñitzen/, ta bestik atzetik, ta gero halan jun zan [...]. Behintzet disimulautxua gero. Halan amaittu zan hori.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia