Mirari Azkune Kaltzakorta
Markina-Xemein (Bizkaia) (1989)
Biografia
Etxebarrin jaioa, Maguregi baserrian, 1989an. "Telekomunikazioak eta informatika sistemak" goi-mailako zikloa egin zuen lehendabizi eta, ondoren, "Ikus-entzunezko komunikazioa" ikasi zuen Leioan. Ume-umetan hasi zen soinu txikia jotzen eta plaza askotan aritu izan da ordutik. Aire-aire izeneko erromeria taldeko kide ere izan zen bi urtez. Umetatik datorkio kanturako zaletasuna ere eta kantu-txapelketa askotan parte hartu izan du. Bai trikiti-txapelketetan, bai kantuan, sariak irabazia da. Bere beste zaletasunetako bat rallyak dira. Xabat Urresti lagunarekin batera elkarrizketatu genuen, eta euren zaletasunez hitz egin ziguten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-068 | 2014 | Gazte gara gazte | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute