Jose Inazio Ugartetxea Milikua Fotero
Markina-Xemein (Bizkaia) (1943)
Biografia
Zeharkalean jaio zen "Fotero" zestogilea. Okina zen amamarengandik jaso du ezizena. Aita ere okina zuen, eta tarteka lanbide horretan aritu arren gazterik hasi zen herriko zesta puntako pilotariek hain beharrezko zituen zestoak egiten. Juan Gerebarrena "Larriñe"k erakutsi zion dakien guztia. 17 urtegaz Mallorcara (Balear uharteak) joan zen pilotari eta xesteragile bezala, 1964an Kanaria Handiara (Kanariar uharteak) eta beranduago Miamira (Florida, AEB). Gugaz egon zenean, erretiratuta egon arren, oraindik bere taillerrean gogotsu zebilen hurbileko pilotari batzuk egindako enkarguak egiten. Zesto bat pausuz pausu zelan egiten den erakutsi zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-066 | 2014 | Markina-Xemeingo ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute