Mañaria (Bizkaia)

Umeen izenak erabakitzea

Umeen izenak erabakitzea <p>Bere seme-alaben izenak amamak aukeratu zituen. Izen horiek zergatik jarri zituzten azaltzen du. Izen euskaldunak ere bazeuden; berari "Elisabete" esaten zioten batzuek, baina ez zuen gustuko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere seme-alaben izenak amamak aukeratu zituen. Izen horiek zergatik jarri zituzten azaltzen du. Izen euskaldunak ere bazeuden; berari "Elisabete" esaten zioten batzuek, baina ez zuen gustuko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu konforme amak esaten ebanagaz?
- Niri ze ardure doste, ba?
- Zure umiek zien.
- Bai, baia. Bat izen edo bat ipiñi edo bestie ipiñi, antzeran.
- Baia izen danak ez jatzuzen gusteko.
- Nik ez neutsien holan dan-dana be, gurien: bata Karmen, Karmen egunien jaixo zan-ta; bestie Jose Agustin, aittitte zan aittitte bat zan Agustin eta bestie Jose zan, ta Jose Agustin; ta bestie da Maria Elena ta Santa Rita egunien jaixo zan. Ta Santa Rita ipiniko ote otsien zerien, eta hamen albokuen txakur bat "Riki" izena eukona, ta zera alderdi baten "Riki" ta bestien "Rita" ba txakurre deittu ta igul umie etorriko dala, ta iguel txakurreri "Riki" deittu ta iguel umie etorri ta "Rita" deittu ta txakurre etorri.
- Badaezpda be Elena.
- Maria Elena ipini etsien. Santa Rita egunekue.
- Hobeto Maria Elena, Santa Rita baiño.
- Ez daitz nik.
- Ta euskerazko izenak jartzen zien?
- Bai. Egoten zien euskerazko izenak. Neu be "Isabel" naz ta "Elisabete" esaten ostien, baia. Batzuk "Elisabete" deitzen ostien, ta beste batzuk "Isabel" ta ba izen bixeri erantzuten notsien. Baia larrei etxatan gustetan, garbi esaten noie, larrei ez jatan gustetan "Elisabete" esatie. Ze batzuk esaten ostien, ni elizara jueten nazen orduen elizie bete-bete eitten doala. Barre eitten dozue? ez die barregarrixok horrek.
- Hori burletako zan.
- Sarritten putxuko bat emoteko, ardurik ez dostela pareten nitzen egoten nitzen,bueno demostreu ez naben eitten e, baia barrutik demoniñoa eukitten naban.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia