Mañaria (Bizkaia)

Eskolatik irten eta etxera lanera

Eskolatik irten eta etxera lanera <p>Eskolatik irten eta etxera joaten zen. Umezain, itaurrean egitera edo iturritik ura ekartzera bidaltzen zuten. Behiak ura edatera basora eraman behar izaten zituen. Arropak etxeko harraskan garbitu eta astintzera errekara eramaten zituzten. "Chimbo" markako xaboia erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik irten eta etxera joaten zen. Umezain, itaurrean egitera edo iturritik ura ekartzera bidaltzen zuten. Behiak ura edatera basora eraman behar izaten zituen. Arropak etxeko harraskan garbitu eta astintzera errekara eramaten zituzten. "Chimbo" markako xaboia erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Semea: Eskolatik urten te gero, zer eitten zeñun?
- Eskolatik urtenda, zer eitten naban? Etxera jun biher arin.
- Semea: Bai ta etxera be, etxera juenda, zer?
- Etxera juen ta iturren-ta. Edo, umen bati, zeintzen-edo.
- Umezain?
- Bai, bai umezain. Ta edo klaro, orduen itturridxe be etxetik urriñau. Edo iturriko ure ekarri, edo baitte eitten ein biher izeten geñun. Orduen, behidxek ure edateko, etxetik atara ein biher izeten giñuzen. Ta bastante biraldidxen eruen biher izeten zien behidxek ure edaten. Ta ha, idxeten zan ba, gaur batak eruten baban, bidxer bestiek erun biher. […] etxetik kilometro bat baiño gehidxau basora, basora ataraten giñuzen, ure edaten.
- Ze egon zan han deposittoren bat-edo?
- Deposittue, ta gaur be, ha dau. Gaur be, badeu ha. Ha zulue, gaur be hantxe dau. Ure eraten abiena behidxek.
- Semea: Zein zulo da?
- Aranitturri. Bertatik hartu giñun gero, urte askora baserridxetara ure be. Handidxik, handidxik.
- Eta ariñau, nungo itturrire joaten ziñien?
- Geu? Geu?
- Bai, zeuok.
- Gu itturrire? Betiko itturridxe daukou. Nik ezetu duan itturridxe. Oin, hamen ezagutu banaban, hona pasaute, baia bertan, bertan. Ta ganera, euki biher idxeten geñun, erropie garbittu etxien ta errekara aklaretan. Errekara aklaretan. Ha zan ba urrin. Ta honetxeik bide estu-estu batetik. Beheko aldetik sasitzie ta hantxe denbora txarra edo zer bazan laban eitten aban. Ta iñoz jausi be bai, beheko sasitzara be erropa ta guzti. Erropak lepuen, baldien, ta errekara. Ta gero han aklarau, etxera eruen, ta gero hagie eukitten geñun imiñitte alanbriaz, solo barrenien-edo imintte, ta eskegi.
- Etxin garbittu, nun?
- Etxin fregaderan, fregaderan.
- Etxe barruen edo kanpuen?
- Etxe barruen, betiko fregaderan. Ointxe be haxe fregaderi dau gure baserridxen.
- Semea: Ta harri haundi bat.
- Hoidxe ba. Bai, bertan atarikue! Etxien, etxik, etxiek euken harridxe bertan atarata. Zuk halako fregaderaik sekula ez dozu ikusi. Ez ta pentsau bez! Ta egon be ez da asko eingo!
- Ez berari etxieri atanikoa ez. Eta ze jaboi?
- Jabon txinbo. Ona zan, jabon txinbo. Gero, urten aben gerra ostien, urten abien horrek, hautsek-eta holakuek. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia