Mallabia (Bizkaia)

Nagusien arropak

Nagusien arropak Nagusien arropak. Ehunezko arropak, kirruzkoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nagusien arropak. Ehunezko arropak, kirruzkoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maria: Erropi ondo eoten zan, ondo euen bai, bai
- Ta aitta eta edo aittajaunak ta amandreak-eta ze arropa?
- Maria: Baitte, baitte harek be bai, harek gonak ebaltzen zittuen amonak.
- Pedro: gonak o […]raiñoko gonak.
- Gona luziak?
- Maria: Gona luzik goni, goni bakizu zer dan?
- Bai, bai.
- Maria: Ba oingo modun e plegata gauzak ez baiña, gerridxen ze eindde prakei ta lantxerik gerridxen e gerriko zintture zintturoi bera teliana haxe ipintten zetsen ta ixurtsu-ixurtsu ipintxen eben ta...
- Pedro: Oin baiño erropa gehixau andrazkuk.
- Maria: Bai, bai.
- Pedro: kamisie, azpikogonie, soiñukue. Hiru-lau arropa…
- Maria: Batzuk erabiltten zittuen e hori ehunezkuk be. Nire suegriek be baeukazan kamisak ehunezkuk, ta gaiñera ordun e, hau San Antoniuk, San Antoniuk eta honek zeretan, jaidxetan harek mariñero ta mariñera ta kamisie zerbitzen ebenak harek bai kirrizkuek, eukezenak e, harek gitxi euki harek, eukezenak hoixe!
- Orduen ze izaten zan? azpikogonia gero kamisia?
- Maria: Azpikogoni.
- Pedro: ta soiñeku gañin. Ta kortsoa bat, dana sokie euken kortsoa bat.
- Maria: ba kortsie bai…
-Pedro: Hori neskak be […].
- Maria: Hori txaleko esate jakon kortsiai.
- Pedro: Txaleku bistan doie.
- Ta kortsia edo hori zer izaten zan estutzeko-edo?
- Pedro: Estutzeko estutzeko.
- Gerridxa…
- Maria: Bueno, kortsie zan beste gauza bat hau e, kortsi bat oin hori, oinguai be kortsie esaten jako, ta lehengu guntze barriz lehengue, guntze esaten jakon. Guntze kortsian antzekue, hau, ez di bat baiña antzekuk di, hamen goittik, goittik honañokue.
- Eta zetako izaten zan hori?
- Maria: Ha izeten zan, ba ez dakitz ba nik ze…berotzeko! Ha berotu ta zinttiakin bere bere apraposko zinttiakin lotu eitten zan ha, txaleko modure izaten zan ha guntze. Ta ba…
- Pedro: Gauza batzuk itzalezko kanbidxu ein dabe erropak, ta andrazkuk batez be.
- Maria: Ba alderdi bidxek, alderdi bidxek lotzeko zinttatxu bateaz lotzen zan, ta honako lekutik, honañokue izaten zan ta, haixe. Beste bat baxkie esaten jakon, baxkie, ba zelan esango dotsut ba nik hori… Tela zuridxa izeten zan jeneral, ta baxkioi zeran kamisian ganetik erabiltten ebena, hori hori oin gero ontsule pentseten dot nik lehen lehena ez zan ha izengo, eskuturretan ta, zera, zerakin puntilliakin, honako lekuetan be puntilliakin-ta adornautekue, ta ha, ha ez dakit noz erabiltten eben ba. Nik neuk ez dot useu baiñe.
- Ta hari Baxkie esaten…
- Maria: Baxkie esaten jakon. Ta ba holako soñekue ez, gerrirañokue izeten zan hori be. Ta kamisie.
- Ta orduen lotzeko ze? noberak lotzen zeban kortsie?
- Maria: Hori, hori esan dot […]
- Pedro: Lotu orduko zintturoi moduko…
- Baiña noberak, ez? Aurrekaldian lotzen zan ta…
- Maria: Bai, bai. Aurrekaldetik egoten zan e alderdi bidxek juntatekue hantxe, ta ba eitten zan e, eukitten zunak e, zapatak eukitten dittu igual soki sartzeko e halako zer batzuk, halakoxik eukezan ta ba e lotu eitten zan ha, gorputze gogortzeko edo sostentzeko edo berotzeko edo ez dakitz zetako. Zozer behintzet atako […].
- Hori zuk ezagutu zenduan, zure amak erabiltzen zeben?
- Maria: e?
- Zure amak-eta erabiltzen zeben?
- Maria: Bai bai, nire amak be bai.
- Ta ze izaten zan hori, egunero eruaten zan hori?
- Maria: Hori?
- Bai.
- Maria: Ez, ez hori jaixe jaixegunin.
- Domekan edo…
- Maria: Jaixegunetan edo holan, iñora joizenin-edo. Ta ba holantxik.
- Orduan erropa kontuan be?
- Maria: Ez, erropa kontuen nahiku ondo lehen.
- Bai. Gizonezkueri…
- Pedro: Oin baiño tela gehixa behintzet aldin.
- Maria: Gizonezkueri ba kantzontzilluk ta prakie.

Egilea(k): Ander Astoreka

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia