Lekeitio (Bizkaia)

Bi kanpotar mota

Bi kanpotar mota <p>Giro euskaldun baten bila eta Lekeitio errespetuz ezagutzera datorren turista begi onez hartzen dute Anderrek eta Iratik. Horietako batzuk bertako kuadrilletan integratzen dira. Eta badira euren kuadrillak osatzen dituzten beraneanteak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-076-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Giro euskaldun baten bila eta Lekeitio errespetuz ezagutzera datorren turista begi onez hartzen dute Anderrek eta Iratik. Horietako batzuk bertako kuadrilletan integratzen dira. Eta badira euren kuadrillak osatzen dituzten beraneanteak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ander: Baiña, bueno, ni –[lehen esan dotena]– bueltatu bihar gara lehengo... lehen, ez dakit lehen zelan zan, e? Baiña behintzat jente hori euskeraz edo Lekitxoko ohitturetara egokitzera. Eta hori ez da...
- Irati: Bai. Gero ez dou esan, baiña bai dou bereizten –osea– bi kanpotar mota.
- A.: Bai, bai, bai.
- I.: Osea, dira batzuk –ontxe arte komentaten egon garena– ba bigarren etxebizitzia ta hamen "a todo..." hor. Eta gero dao beste beraneante batzuk igual nik azkan urtitan igarten dotela gehixo dizela datozenak giro euskaldun batera, datozenak beste herri batera, hori errespetata, hamen sartzen, hamendik ikasten... Ez?
- A.: Bai, gero kuadrilletan be badauz batzuk. Adibidez, gure kuadrillan badauz beraneante bi. Beste... Iratin kuadrillan be egongo dia beste batzuk.
- I.: Bai, kuadrilla gehixenetan.
- A.: On, jente horrek bai. Horrek... gure kuadrillakuak euskera hutsin eitten dou berba beti eta... ba bueno. Baiña nik ikusten dotena be bai da beste batzuk itten dizela integra kuadrillara ta Lekitxoko realidadera, baiña ez euskeraz bizitxera. Ta hori fenomenua be bai da emoten, e.
- I.: Bai eta gero jente asko integraten da bertoko kuadrilletan, baiña gero beste askok euren kuadrillia sortzen dabe.
- A.: Baitta baitta.
- I.: Kuadrilla pillo bat dauz beraneantien kuadrillak. Edo, adibidez...osea, Lekitxon kuadrillen terminua mugatzen da potiña euki, antzarretan urteteko potiña euki, edo ez. Ta, orduan, ba, bai, beraneante batzuk juten dira ba beste herriko jente batzukin ba potiñian edo kuadrillan udan zihar, baiña gero daoz potin asko dizenak beraniantien kuadrillak.
- A.: [Ta horrek urteten dabe beti azkanak].
- I.: [...] beti azkan.
- A.: "[Zuek azkan]; gu lehenengo ta zuek [azkan]. Denpori bada, zuek azkanak, bestelan, ba, ez dozue urteten". Hori be askotan badaukau hori... ba baztetzerteko joeria –esan dozuna–, ba, lehenen lekitxarra ta gero bestia. Igual hori be ez dao ondo ta hori be igual aldatu in biharko dou hori ohitturia. Helduko da eguna, joe, esaten dozuna "haulan be ezin dou bixi", baiña bueno... holan da.
I.: Bai, gero asko kitikaten dou, e, baiña...
- A.: Bai, geu be ez gara asko hurbiltzen...
- I.: Baiña udan hona nahi ixaten dou etorri edo nahi ixaten dou /ixateu/ hamen geratu horixe daolako, bestela ez giñen hamen geratuko.
- A.: Klaro, bai, bai.
- I.: Ordun... Osea, Lekitxon badao joeria "beraneantiak... beraneantiak... Bilborratak", baiña gero danok barrutik esaten dou: eskerrak udan hauxe daola, bestela...

Egilea(k): Izaro Elduayen (Eibar BHI) , Amaia Etxabe (Eibar BHI) , Nahia Fernandez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia