Lekeitio (Bizkaia)

Praka zaharrak bainujantzi

Praka zaharrak bainujantzi <p>San Antolinetan Ondarrean egiten zen jaia. Ez zuten bainujantzirik, praka zaharrak ziren bainujantzia. Kaitik Karraspioraino igerian joaten ziren. Emakumeak ez ziren bainatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antolinetan Ondarrean egiten zen jaia. Ez zuten bainujantzirik, praka zaharrak ziren bainujantzia. Kaitik Karraspioraino igerian joaten ziren. Emakumeak ez ziren bainatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ze eitten zenduen San Antoliñetan?
- Ba ahal dana. Hortik edo hemendik-edo ibili ta... hondar, hondarrera.
- Hondarrera?
- Bai, sarri ein dou, han Txitxarro kaleko, on, han grua dona ha moillan? Ha sikatu eitten zan. Ha portua ni gazti nintzanin sikatu eitten zan. Ta bertan itxi, jantzi praka zaharrak. Ordun ez euan trajebaiñuk erosteko dirurik be, ta etxetik, ra, juan ta Karraspidxora. Ibili han eguerdira artian ta igiri, ostera be, etxera.
- Eta trajebaiñurik-edo bai?
- Nok eukan trajebañu erosteko diru ba? Zer? Praka zaharrakin-ta, atara.
- Baiña ze, praka laburrek?
- Bai, bai, bai. Ordun iñok be [...] harek eta itsasunak zien. Itsasuan zabixenian ba, baiña bestela laburrak.
- Andrak?
- Ba, akostunbra eitten da haretan.
- Baiña andrak joaten zien Karraspidxora?
- Andrak? Gitxi.
- Hondar txikiñera?
- Gitxi, gitxi. Gure gazte denboran andrak gitxi. Kridxadak-edo udan etorten zien aberatsakin. Bai, umeren batzukin juten zirin bat edo beste, baiña gitxi. Honek gero diraz, gero. Ondo eitten dabe, ganera, [aprobau] ixatie.

Egilea(k): Danel Pagaegi Plaza (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia