Lekeitio (Bizkaia)

Aita portuan ito zen

Aita portuan ito zen <p>Bere aitari <em>Julin txato</em> deitzen zioten. 1951. urtean, portuan ito zen, bere ontzia amarratzen zegoela beste batzuekin batera. Zortzi neba-arreba ziren sasoi hartan. <em>Estrella del cielo</em> ontziarekin pasatu zitzaion hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aitari Julin txato deitzen zioten. 1951. urtean, portuan ito zen, bere ontzia amarratzen zegoela beste batzuekin batera. Zortzi neba-arreba ziren sasoi hartan. Estrella del cielo ontziarekin pasatu zitzaion hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Desizenik edo badaukazue?
- Bueno, guri beti aittari deitzen eutsien Julin Txato ta…
- Julin Txato?
- , baiña hori ya hori portun itto zan. Bapora amarraten juan ta, jun zin anaidxa bi, Anaidxa bi ta berori ta Asentzio ta Juan Uribarren juan zirian ya pasajeruaz. Aber, lehengo pasajaruak espartzua eukitten eben harek, espartzua ba txikota. Zan ha neuk atzamarrakin pasateko moduko txikota. Salta ebien bestiak, anaidxa bidxak eta horrek, Asentziok eta bestiak, ta amarratu eben txikot hori, espartzu hori ta ekarri ebana bridxade handi bat, ni Pasajesen nebillen orduan. Falta eutsan ta ein eutsen, kataiari agarrau. Pentsau eban, sosteniduko ebala berak eskuakin. “Hasta hoy”.
- Noz izan zan hori?
- “El año mil novecientos cincuenta y uno, cincuenta y uno, veinti nueve de diciembre. veinti nueve de diciembre” zan hori.
- Ta ze pasau zan, ba han gabaz?
- Han gabaz pasa zan, euan portua ba ordun ba Portu be txarto euan; espioiek-eta euazan. Ta gero barko kosteru bi be bauazan. Kosteru bi be bauazan barruan. Gero, bapora be asko: hogeta hamabi edo hogeta hamaika bapor-edo. Ei eban aurreko kataiek faltau. Aurreko kataiak falta ebanian, ba geldittu zan atzeko kataian ganian, han Aza bittartien. Aza bittartie da “entre” hau Norteko mollia ta Abadian mollia. Ta Aza bittartia harexei esaten jako. Ta hantxe ebillen bapora eta jun ziran, Trapero esaten eutsena pasajeruaz jun zirian. Ta justo-justo ba allega zirena baporana, harek txikota emoteko esperantzan jun zirian, txikota emoteko. Ta atara eben ha gaztia barrun ha eta bera gizona ha pasajerue, baiña txikota hartu eben, ha espartzua, berena pasajeruna. Baiña pasajeruna ekarri eban brisa aldidxagaz ta resaka falta eutsan ta. Harek esaten eutson, horrek hau Uribarrenek: “Tio, itxi ba pasajeruori ta kataia geuri […]”. Hantxe, pentsau eban, bueltauko eutsola kataiari-edo, enbarkaziñoia; haxe enbarkaziñoia ez galtziarren, han jun zan. Gehidxau ikusi be ez. Arrasterik bez!
- Eta zenbat neba-arreba ziñin? Zelan geratu ziñin?
- Gu ordun lau anaidxe ta lau neska giñian. Bueno, baiña danok giñian ya hazinikuak. Joseba be, Joseba zan txikiñena ta Josebak be baukazan hak galdu zanian, “treinta y tres”en jaidxu da? Oseake, “treinta y tres” zazpi, hamazazpigarren urtien-edo Joseba be. Bai, hazitta geuezan. Berak hirurogei urte eukazan. “Sesenta años tenía”, baiña euan gordiña ha. Hirurogei urteaz gure aitte hondiño ba mutil txikiñan moduan euan. Baporak zereko geuza onak eta zeharo geuza txarrak eitten ebazan.
- Ta bapore ta eukazuen.
- “Estrella del cielo” zan hori.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia