Jose Sesma Erezuma Bikidxa
Lekeitio (Bizkaia) (1926)
Biografia
1926. urtean sortu zen Monseñor Azpiri kalean. Aita ere arrantzale lekeitiarra zuen eta ama Aulestiko Santa Eugeniakoa, "Lauaxeta"ren lehengusina. Familiatik datorkio itsasoarekiko lotura: 1931. urtean bere aitak baporea egin zuen eta bera ere 15 urterekin sugin (fogonero) hasi zen; gerora, makinista bezala ibili zen. Hori dela-eta oso ondo ezagutzen du bizimodu hori. Gerra garaian, Aulestiko Malaxen egon zen osabarenean. Argazkilaritza da bere zaletasun nagusia: Lekeitioko 16.000 argazki baino gehiago ditu. 16 urtetatik 80ra arte San Pedro Kili Kalian parte hartu izan du. Txiste-kontalari trebea ere bada. Hainbat tresna eta objektu zahar gordetzen ditu: arrantzakoak, zilarrezko txanponak, argazki- eta bideo-kamerak...
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-032 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-033 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-034 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute