Legutio (Araba)

Udalana edo "barbecho" eta "lieco"ak

Udalana edo "barbecho" eta "lieco"ak <p>Traktoreek askoz ere lan gehiago egiten dute idiek baino. Erdarako "barbecho"ari euskaraz "udalana" esaten zaio. Urtebetez ezer erein gabe, baina udaberri eta udan goldatutako lurra dago udalanean. Lurra ukitu gabe urtebetez uztea, erdaraz "lieco" (lleco) omen da. Lehengo udalana ezkutatu zen, eta orain ongarriei esker lurrek ez dute atsedenik hartzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Traktoreek askoz ere lan gehiago egiten dute idiek baino. Erdarako "barbecho"ari euskaraz "udalana" esaten zaio. Urtebetez ezer erein gabe, baina udaberri eta udan goldatutako lurra dago udalanean. Lurra ukitu gabe urtebetez uztea, erdaraz "lieco" (lleco) omen da. Lehengo udalana ezkutatu zen, eta orain ongarriei esker lurrek ez dute atsedenik hartzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduen, zu por ejenplo, konparaziño bat eitteko, idixekin edo behixekin, sorua, goldia pasaitten, zenbat denpora biher zeben idixekin, eta zenbat denpora traktorrakin?
- Gregorio: Buo… Traktorrak, oin, oingo kontuekin ez dau konparaziñorik! Orduen bisurkoa, bisurkoa da bi… surko bi eiten dauzena, ta oin laukoak dauz, asko gehidxau hartzen daurenak, ta seikoak be bai!
- Eta zuek zer eitten zeuein? Garixa aurreko urtien artua egondako lekuen ifiñi?
- Gregorio: Garidxa, ez, egon dan lekuen ez, garidxa egon dan lekuen ez da barriro garirik ereiten.
- Hori da. Artua, oseake…
- Gregorio: artoa, patatak,… eta…
- Artuakin ta patatiakin zea, kanbixauta?
- Gregorio: Bai. Ta udalanak inda dauzenak! Udalana. Udalana ez dakizu zer dan…? “Barbecho”! Erderaz “barbecho”. “Barbecho” esaten dutsie oin landu barik izten daurenari, eta hori badakizu zelan dauken izena erderaz? “Lieco”. Ta hori zelan, “barbecho”? “Barbecho, yo he hecho muchos barbechos, pero para el barbecho hay que maquinar en la primavera, y en verano darle otra vuelta… y aquello es…“udalana”! Udalana! Ta han, ha gero etortzen da, artariegaz joan, hazidxe bota, ta abonue bota ta, lurre ustel-ustel inda, ta han etorten dire garidxek garbi-garbi-garbi einda! Orduan holako asko iten zan, baiña oin ez da iten hori.
- Oin betik egurra lurrari be…
- Gregorio: oin dana erein ta… oiñ e… ba… abono asko dau ta beti ereinda! Garagarra kendu ta, ba, beste gauza bat erein ta…
- Baiña lehen udalana eitten zan…
- Gregorio: Bai, udalana, ba, lur halan, ba, eskastxuak ero zirenak, ba udalandu ta garidxe erein.
- Baiña orduen, udalana in bittartien, lurra geldirik, ezta? Deskantsuan…
- Gregorio: Bai! Urtebete deskantsuen!
- Eta gero hurrengo urtien gogor, ezta?
- Gregorio: Bai…
- Eta hurrengo udalana noiz itten xaten?
- Gregorio: Ba segun ze lur… edo zelan dauen, edo lohitu iten bada, edo…
- Udalana orduan, e? Eta esan dozu “lieku” zer da? Esan dozu “barbetxo” dala “lieku”?
- Gregorio: Guk beti, nik entzun dotsetez naure… lehenaukoari be… “lieco”! Erderaz “lieco”! “Dejar lieco”.
- “Dejar lieco”… eta “barbetxo” hori nok asmautakua da, ba? nundik etorrittakua?
- Gregorio: Ba barbetxo, oin esaten dutsie… holan ixten daurezenak, oin indemniziñoa daukie, barbetxo esaten dutsie, barbetxo, ta han ikuturik be ez, han dana bedarrez beterik.
- Urtebete ikutu barik euki, ezta?
- Gregorio: Ta oindiñon ordaindu iten dutsie ez dakit zenbat diru!
- A, bai?
- Gregorio: Bai.
- Lehen ez zan halakorik, ezta?
- Gregorio: Lehen ez, hori oin dau!... Barbetxo!
- Eta zuek udalana!
- Gregorio: Nik esan… askori esan dutsiet: “barbecho, edo zer da hori? Barbecho, ¿ya sabes tú lo que es barbecho? Te voy a decir en euskera lo qué nombre tiene: udalana! Y yo he hecho muchos barbechos, eh, para sembrar trigo. Pero eso no es barbecho, ¡eso es lieco!” “¡Cagüen diez! —pentsaten [daure]— ¡Y tendrá razón!”
- Oseake, orduen, barbetxo da gauza bat, eta lieko beste bat! Eta nahiz eta…
- Gregorio: Barbetxo…
- … da udalana.
- Gregorio: Ba… diferentzie handidxe! Oin ya ahaztu da idxa, iñok ez dau udalanik iten-ta!
- Orduen, esan dozu udalana dala udabarrixen buelta bat, eta udaran beste buelta bat?
- Gregorio: Bai, ta oin barbetxo ez dakit, ba, /eztaipa/ nondik atara in daurien hori lur hori barbetxo! Barbetxok daure landuta, garbitu dein lurre, ba, udalana!
- Baiña hortarako behintzet bi buelta emon bihar xako, ezta?
- Gregorio: bai!
- Nik enekixen holako konturik!
- Gregorio: ba oin badakizu!
- Bai, eske gurian garixa ni umia nintzanian ya…
- Gregorio: hor Bizkain ta Gipuzkoan ez, hor hori ez zan egongo… baia hemen… hemen, hemen bai, Araban asko udalana!

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia