Legutio (Araba)

Urrunagako eskolara

Urrunagako eskolara <p>Betolatza inguruko maisu erdalduna zuten. Ikasle guztiak ez ziren euskaldunak. Urrunaga eta Nafarrete auzoetako umeek ikasten zuten Urrunagako eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Betolatza inguruko maisu erdalduna zuten. Ikasle guztiak ez ziren euskaldunak. Urrunaga eta Nafarrete auzoetako umeek ikasten zuten Urrunagako eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduen zu ibili ziñan urte bat Primo de Riverakin, eta bestiak Errepublikan?
- Hori ez dakit /eztait/ zelan izengo zan, ha orduan urtetako gauzak…
- Bai, zuk hor eskolan eta aldaketaik ez zeuen igerri? Primo de Rivera kendu ebeiñian…
- Aldaketarik ez zan han ezer igerri… bueno nik oin zortzi urtegaz ta orduen ez haz konturatu be eiten gauzak eta…
- Ya, ya… eta ze eskola klase emoten otsuen? Ze ikasten zeuen zuek garai hartan?
- Ba han irakurtzen ta… matematikak be bai! Ha maisu bat ego(a)n… matematiketan ona zan baia bestelan ez euken… hor Zirounek, Ziroukoa zan, herritxo bat hor dau, Ziriano, Betolatzati hareutxo, horkoa zala esaten auren /esateauren/ maistrue, maisue, ta ahuntzek zeintzen juaten zan hara liburuek besapeien hartuta.
- Maisua?
- Maisua!
- Kontxo!
- Ta nik auki nemen naure denbora gustidxen eskolara juan nintzenien…
- Euskalduna zan bea?
- Ez, ez ekidxen euskeraz.
- Eta zuek euki zeuen problemarik euskeraz eittiagatik eskolan?
- Euskeraz, berbarik bez!
- Baiña kastiguak edo eoten zien euskeraz eittiagatik?
- Ez, kastigoas ez, kastigurik ez, baia ez gemen /ezkemen/ euskararik eiten, erderaz! Erderaz danak!
- Ya, orduen han eskolan zebitzeiñok danok euskaldunak ziñain neskatilla-mutikuak?
- Bai, batzuk baekidxen euskeraz, baia askok ez ekidxen.
- Ya, eta zelan eoten ziñein, neskatilla-mutikuak danak gela baten? Danak leku baten?
- Danak leku baten, neskak eta mutilak eta danak, danak…
- Zenbat lagun? Akordatzen za zenbat lagun izango ziñein gutxi gorabehera?
- Ba han batzen giñen, bai, hogei edo hogeita bost edo holakoren bat…
- Osea ke orduan Urrunagara joaten zien Nafarratekuak eta Urrunagakuak?
- Bai.
- Beste auzotatik ez ziren joaten hara?
- Eske Nafarratetik goitik behera baia juaten gintzen lau saltoan gu!
- Zenbat denbora auen zeuen etxetik eskolara?
- Ba… ordu lauren, hogei minutu, hor…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia