Joxe Antonio Etxeberria Txantre
Irun (Gipuzkoa) (1938-2014)
Biografia
Bidasoa auzoko Lastaola baserrian jaioa, aita bertakoa zuen; ama, berriz, Berakoa. Lau senide ziren. Baserritik ateratzen zuten bizimodua, esnea saltzetik hain zuzen. Behi dezente zituzten eta inguruko baserrietako esnea ere biltzen zuten, gero Irunen saltzeko. Auzoko eskolan ibili zen eta ondoren La Sallen, hamabi urte bete arte. Hamalau urterako bera zen etxeko negozioaren arduraduna. Behiekin txapelketetan ere ibiltzen ziren, baita sariak lortu ere. Ganaduari buruzko kontuak eta kontrabandoari buruzkoak aipatu zituen. Olaberria auzoko emakume batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-025 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
IRN-026 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute