Hernani (Gipuzkoa)

Inauteriak eta San Juanak Hernanin

Inauteriak eta San Juanak Hernanin <p>Gerra aurrean inauteri handia egiten zen. Udaberriko jaiaren izenpean inauteriak ospatzen hasi ziren frankismoan. Axeri dantza inauterietako dantza da berez eta mantendu egin da San Juan bigarrenera aldatu zelako. Sokamuturra inauterietakoa zen eta San Juanetako festetara pasatu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HER-046-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurrean inauteri handia egiten zen. Udaberriko jaiaren izenpean inauteriak ospatzen hasi ziren frankismoan. Axeri dantza inauterietako dantza da berez eta mantendu egin da San Juan bigarrenera aldatu zelako. Sokamuturra inauterietakoa zen eta San Juanetako festetara pasatu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Antton: Gaiñea Hernanik, aittua dakat –bueno, pixkat aldatu iten gea bidetik baiño–, Hernanik esaten zuen –nere aittak-eta aittua eta, gaiñea, argazki batzuk badare– oso iñauteriya haundiya ta oso politta zula. Bai. Baiño kriston iñauteriya omen zan Hernanin denboa haitan, e. Ze karrozak-eta itten omen zian Hernanin ta ze desfiliak eta ze zeak eta. Lo ke pasa ke, frankismuan denboan, Francok esan zun, batian in bihar dala ta ordun in zuen Tolosan jarri. Ta Hernanii Tolosak kendu emen ziyon iñauteriya Plaza Torosa zalako. Nere aittak beti hoi esaten zian: “Hernanin ez zeon plaza torosik, zezenak-ta kalian ibiltzen zian, ta Tolosak plaza torosa euki ta horregatik eman ziyeken hara”. Baiño ordun´e –honek esaten duna– udaberriko jaia, osea, “fiesta de primavera” jarri zuen, “iñauteriya” ez. Ya hoi debekatua zeon, izena.
- Ta udaberriko festa horren... izen horren azpin edo…
- “Fiesta de primavera” jarri zuen ta…
- Julian: Bai hoi jarri zuen. Horrekin tapatzen zan. Horrekin tapatzen zan.
- A.: Ta ordun Hernanik ee… ordun´e batenbat bazan nahiko burua nahiko zuzen zekana udaletxian denboa haitan eta ordun iñauteriya Hernanikua, diximulukin pasa zuen dana San Juan biagarrenea. San juan bigarrenian itten dian gauzak oain, ez hainbeste, oain karrozak-eta ez dia itten. Nik ezautu dittut, honek´e igual bai...
- Bai.
- Karrozak Hernanin kuadrillak eta… eta zan iñauterin iten zianak. Axeri dantza da iñauterikua, Hernanikua. Ez da San Juanetakua ta. Da... berdaderamente da iñauterin... Ta Axeri dantza, gaiñea, esaten due… zala… Gu ibili gea hor, ta pixkat hola ibili giñan estudiatzen zeoze nunbait´e ateatzen giñun ta ez giñun eze ateatzen. Baiño esaten zuen zala “Uno de los siete juegos que tenía el carnaval de Hernani”. “Juegos” uste det nahi zuela esan... zenbat gauza dian. Igual Axeri dantza maxkuriyakin. Igual beste joku bat izango zan, ez dakit, igual sokatira o beste joku bat izango zan. O… ez dakit. Ta beste zazpin jokua o seiana ez omen due arrastoik bilatzen´e. Bakarrikan Axei Dantza geatu da, ta Axei dantza geatu da San Juan bigarrenian sartu dalako. Bestela galduko zan, e.
- Ta Axeri dantza, ordia, zuek ttikiyak ziñatela, Julian, Axeri dantza San Juanetan itten al zan ordun?
- J.: Nik ez nun ezautu.
- A.: Ez?
- J.: Nik ez nun ezautu, nik ez nun ezautu.
- San Juanetan.
-J.: Eske gu San Juan egun... San Juanetan… puf… txikitan gu… eske guk kumuniyua in arte, bueno… [kolegioa etorri] aldea arte, gu ez giñan, ez Portugeseta ta herri-joera´re ez.
-Baiño behin gaztia ziñala ta ordun akordatzen zea San Juanetan Axeri Dantza itten zana?
- J.: Gero bai ya gu soldadu sartu giñan garaiyian o hola.
- A.: Bai, hortxe ibiliko [naiz]. Nik badakit aldatu zuela hoi, diximulukin in zuela “bueno, bai? Ordun San Juan bigarrena…” Eske San Juan lehen zan meza, prozesiyua... gauzak… errespetoko eguna izaten zan. Banda musikan kontziertua ta holako zeak. Geo gabian dantza, Tilosetan, ta ez dakit ze. Ta bigarrena zan ya bueno… ez zan iya... bigarrenan zeozer, baiño in zuen hoi: iñauteriya bigarrenea sartu. Zezenak, sokamuturra, Axeri dantza, Salida de txarangak, irteerak, gero… puf, karrozak ateatzen zian... bueno! tragantuan ta... Ni gogoatzen naiz mutil koxkorra ta ze karrozak ateatzen zuen! Hernaniko kuadrillak.
- J.: Korrida-ta izandu zan “el año cuarenta y cinco”.
- A.: Bai, korrikaiyak ta holako zeak. Osea, “participativo” herriyana oso gutxi. San Juana zan beti espektakulua ekarri, in eta denak ikusi. Su artifizialak o luminarik. Nik etxian ikasi dittut izenak luminarik. Oain esaten due… beste izen batzuk. Bueno, su artifizialak esaten da; lehen luminarik. “Hamaiketan luminarik dia, e!”, bueno! luminarik ikustea!
- Ta sokamuturra?
- A.: Sokamuturra´re karnabaletakua, iñauteritakua, baiño horregatik pasa due… Dago bigarren… San Juan bigarrenean ta hirugarrenean; uste det laugarrenean itten dutela ya. Bueno, ni bi-hiru [bider] eondu naiz, baiño…
- Sokamuturrak badauka hemen…
- J.: Bai.
- A.: Bai.
-... Indarra.
- A.: Badaka bai. Ta oain, gaiñea, ez da lehen bezela itten. Lehen –ni ibili izandu naiz ta– zezena atzetik igual sokakin ibiltzen giñan sei-zortzi bat. Beti, gaiñea, soka utzi gabe. Oain, sasoia ordun korrika itteko, bai kalian gora ta behera ta... mekauen sos! Bueno....! Oain askotan zezena suelto uzten due ta benga!

Egilea(k): Laia Ibarguren Estefano (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia