Paxkuala Kortadi Ormaetxea
Hernani (Gipuzkoa) (1923-2018)
Biografia
Antziolako Etxearre baserrian jaio zen. Bost senide izan ziren baina haietako bat gazterik hil zen, beraz, lau hazi ziren. Gaztetatik Donostiako San Martin merkatura joaten zen etxeko gaiak saltzera. Eskola publikoetan ibili zen eta frantsesa ere ikasi nahi izan zuen, nahiz eta etxean ez zioten horretarako biderik jarri. Hamasei urterekin josten ikasten ere ibili zen eta enkarguz jende askori josi izan zion arropa. Gerra Zibilaren garaian, fusilatzeak burutu eta hildakoak uzten zituzten "cuesta de la muerte" bezala ezagutzen den aldaparen aurrean bizi izateak, oroitzapen gogorrak utzi zizkion. Paxkuala Hernanin bizi izan da beti.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
HER-039 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute