Hendaia (Lapurdi)

Gerla garaiko salatariak

Gerla garaiko salatariak <p>Denborarekin jakin zen nor zen salataria eta nor ez. Salatariei lekukotasuna egitea, aldiz, zaila zen, ez zen ia inor ausartzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denborarekin jakin zen nor zen salataria eta nor ez. Salatariei lekukotasuna egitea, aldiz, zaila zen, ez zen ia inor ausartzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hortako... hortako gizon bat bazen [...] zen, hendaiarra, e! Hura kolaboratorra zen. Eta bizikletakin ibiltzen zen. Eta etorri zen gue etxeat ta denbora ederra zen ta belarrak bazituen aitak idortzeko egun hartan. Eta amari erran zion: “Ba, behar du holako tenoretako, holako tokitan izan iriya ta arkerakin” eta amak erran zion “Baiño gaur ez du posibleik eotia” “Badakizu norekin duen afera, e!” Badakizu, bazien holakoak. Esan zuek harek... bon, bon, bon. Erraten ahal zuen: “Errain dut ez dutela atxeman nihor etxean”, “Ez dut mandaturik iten ahal izan”. Posible zuen antolatzia, mais bazien holakoak, salatariak’e bazien, bai.
- Hori bazinakiten gerra denboran nor zen salatari edo gero?
- Gutti edo gehio. Gutti edo gehio.
- Ta gero jakin duzue zein bai, zein ez?
- Bai, bai. Eta aipatzen duten gizon hori neri... ez da hemengoa gizon hori, hila da hasteko. Andrea bizi du. Norteko gizon bat da, eta ez zen hemen e orduan, geroztik etorriya da bee erretretan. Eta harek erran ninduen... nik erran nion “bazien salatariak, hola ta hola”, ta mintzatu giñen gizon hortaz, ta harek erran ninduen —gauza anitz jakiten zuen gizon horrek eta erran ninduen—: “Ba, baiñan deitua izan da tribunaleat, baiñan lekukoak behar zituen eta ez da nihor izan gauza lekukotasuna egiteko”. Gauza zaila zen. Horra.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia