Hendaia (Lapurdi)

Ezkontzan, festa xumea, baina, ona

Ezkontzan, festa xumea, baina, ona <p>1948an ezkondu zen Extefania. Beheko suan egin zuten laurogei pertsonarentzat bazkaria, goizeko esposak eta gero. Bazkaltzeko oilo salda, saltxitxoi eta pate pixka bat, haragia (aitak ordurako gordetako txahala) eman zituzten. Arratsean berriz afaria ematen zen, ezkontzetan, eta bien bitartean festa xumea, baina, ona izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1948an ezkondu zen Extefania. Beheko suan egin zuten laurogei pertsonarentzat bazkaria, goizeko esposak eta gero. Bazkaltzeko oilo salda, saltxitxoi eta pate pixka bat, haragia (aitak ordurako gordetako txahala) eman zituzten. Arratsean berriz afaria ematen zen, ezkontzetan, eta bien bitartean festa xumea, baina, ona izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

48an ezkondua naiz eta etxean egin ginduen dena. 80 persona bagiñen, […] haundi batian dena garbitu ginduen, dena arbastaz, dena… pareta zaharrak gorde gintuen, zola ongi garbitu eta han in ginduen bazkaria. Eta nire kusin batek eta bi ttanttek egin zuten kozina guziya, parte bat su haundian, supazterrian eta bertzia "fourne" zahar bat zen, hartan; jan guziya han in zuten. Eta horra. Eta halere jende haundixkuak ere kozina hortan jan zuten, zeren memento hartan ez giñen etxetiarrak, ez giñen gure etxian… ez zen /etzen/ guria etxia. Etxe hori zen "Lanepuque" Hendaiko "mairie"na eta hura hilla da zerian, Alemanian, […], erresistentzian, eta haren semia eta haren andria gonbidatuak zien. Etorri zien, etorri zien, eta heiek e' sanoki eta... Erran nahi dut, janari ona, kanpaiña etxe xaharretan ere egiten zela behar zena eta gustu onekoa. Eta ze jaten zen, bon, ez zen diruik buxeriat gateko eta aitak hil zuen… Bo, lehenik salda, beti salda bazen, oilluak edo oillarra edo ez dakit, bo, salda ona. Eta gero, oillo hura atxikitzen zen aatseko, eta salda jaten zen eguarditan ere. Goizetan izaten ziren, e, esposak. Eta… Beraz, salda hura, salda hura, eta gero, […] "saucichon", pate pixkat-eta jaten zen eta gero haragiya. Eta haragiya anitz behar baitzen, aitak bazuen xahal bat atxikiya orduko, bon, […], eta mintzatu zen buxer bat. Eskualduna zen buxer hura, [Sorrondo]; eta erran zion: “Ez nauzu hartuko, Agustin, zerori, xahal hori, guk etxian [iten] badugu hori, hondatuko dugu, baiño zuk, zu, buxera, zuk iten ahal zenduke behar bezala, horko […] eta denak eta”. Etorri zen ikusterat eta “Ba, ba, ba, ba”. Eta erran zion buxera horrek —ikusten duzu /ikustuzu/ hortako holako harreman onak bazien jendien artian—, erran zion, Agustin horrek erran zion: “Zenbat persona zizte?”,” Hola, 80 bat, 70-80 bat. Eta [emanen] zaitut behar dena hortik. Neretzat geldituko da gauza anitz hortaik eta [emanen] zaitut horren ordain idikia”. E? Idien puska batzuek, […]. Eta, hola antolatu zien. Ikusten duzu /ikustuzu/, xahal batekin behar zen guziya antolatu zuen. Eta gero, eguerditan hori eta gero arratsian berriz afaria izaten zen, e? Eta gero, ez dakit, ez ditake esplika orduko sinpletasuna, zeren gaztiak… nere senarrak bazituen lagun anitz bazituen: koralan kantatzen zuen Urruñan eta gero lagun anitz bazien eta [txikiyak] zien. Eta lagunak denak han zien. Eta mutil gazte hoiek aritu zien pillotan pillotik gabe. Pillotik gabe. Eta “Hor, hor, hor. Hor duk!” eta ez dakit ze ta… Xaharrak denak hantxe jarri ta […] irriz. Eta gero, bistan da, akordeon bat izaten zen. Akordeon bat bakarrik. Akordeon bat eta… dantzatzeko. Eta xaharrak´e ba, aritu zien, ba, ba, ba. Aritu zien. Eta holaxe, bizi sinplia zen. Bazakien jendiak sinpleki bizitzen, baina ere besta onak iten. Horra. Errespeto haundiyakin ta sinpleki. Behar zen guziyakin.

Egilea(k): Eneritz Ceballos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia