Gernika-Lumo (Bizkaia)

"Erregiek datoz"

"Erregiek datoz" <p>Erregenetan "Erregiek datoz" kanta abesten zuten. Abesti hori kantatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erregenetan "Erregiek datoz" kanta abesten zuten. Abesti hori kantatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Erregiek datoz" be eitten gendun.

"Erregiek datoz,
erregiek datoz,
limosnia batzen,
limosnia batzen.
Gu be hemen gatoz,
gu be hemen gatoz,
limosnia batzen,
limosnia batzen.

Apalazixo zaldune,
hiru erregen egune,
zotzak eta paluek
txori bixaren kontuek.

Emongo bozu emoizu,
bardin emongo badozu.
Geure begira gagozen artian,
egiten jaku berandu.

Hemen gatoz lau,
kanpak joten bi,
emoizu limosnia
jangoikoagaitzik. Ieup!!!"

Hori Erregietan kantaten gendun. Eta etxat ahaztu e! "Desde niña. Tengo buena memoria todavía". Ta Erregietan horixe ta Gabonetan bestie abestuten gendun, bestie [...]. Horrek bixetan. Eta ume guztixek joaten zien, gu bakarrik ez. Koadrilletxuek eta etzerik etze, etzerik etze. Ta oin ba ez daitz zemat urte /esangotsut/ esango dotsut, igual hogeta hamar urte-edo, etorten zien noze behiñien batzuk, ta jentie pozau! "¡Ay, ya venis! que bien", "Ene umiek!". Baia kantetan be ahaztute, dana txarto eitten eben, dana txarto. Baia guk ederto kantetan gendun eta gero errepartidu diruek, horixe.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia