Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Sozialistek nagusia hil zutenekoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Caballero, bere nagusia, sozialistek hil zuten bera neskame han zegoela. Berak zabaldu zien atea. Orduko pasadizoak kontatzen ditu. Nagusia eta anaia biak hil zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dezu fusilatu egin zutela gizon hau.
- Bai, osea, gerra denboran. Gaiñea atea neuk iriki nien; "socialistas"! Sozialistak zien.
- A bai?
- Gaiñea, hori´re badakit. Sozialistak esan ziaten. Jun zien bi gazte, atea jo zuen ta ni, atea errezibitzen ni eoten nitzen, kozinera ez!, tenía que estar yo. Eta irten non eta nausie aber etxen zeon esan ziaten eta bai, despatxon zeola eta “Esaiozu irtetzeko”- esan ziaten. Ta hala irten zon eta bi edo hiru hitz, nik ez dakit gutxi hitz eingo zuen. Gero nausik eskau zittun, ba, bi alaba zeuzken, eta haiekin eotea. Haiei eman zien musu bana eta beste sozialista horik aide eaman zuen nausie eakin, atea etorri zienak, bai, eaman zuten. Bi musu eman alabai, haik utzi zittun, ta eaman zittuen. Bueno, gero euki zittuen Tolosan kartzelan. Bai, Tolosan zan hori eta kartzelan sartu zituen hure ta beste anai bat´e bai berea. Eta…
- Segi, segi, segi, zuk segi… Anaia eta biak kartzelan.
- Eta gero Donostira pasa zittuen. Donostiko kartzelan bat eo zeoze, Donostira behintzat. Bueno, han´e euki zittuen, ez dakit, egun batzutan. Eta alaba jun ikustea´re, eta de mala manera tratatu omen zittuen han zerenak, sozialista horik, a las hijas, ta haiek near, near egiten zuten. Ze in behar zuen ba aita hala ikusita? Amaik ez zeukaten... eta horrela behintzat. Eta gero han egun batzutan euki zituen Tolosan ta gero Donostira pasa zituela. Eta Donostin eaman kanposantura ta pin-pun, pin-pun hamaika hil. Hamaika eaman zittuela esaten, guk hori entzun gendun, eta han fusilau in zittuzten. Ta gero guri entregau ziuten, me acuerdo, beak zeuzkaten eskapulariok, nagusik zeuzkanak, ta haiek etxea ekarri zittuen. Sozialista horik izango zien ekarri zuenak, alguien... behintzat ekarri zittuen etxea. Baiño nausie falta. Bi anai hil zittuzten han, nausie ta bere anaie. Hure konzejala zan bestea, baiño gure nausie ez zan ezer, bakarrik fabrika zeukela. Baiño beak esaten zuena, oso ona zan, eta gaiñea esaten zon, nola etortzen bazan erdaldune o euskaldune o quien sea, harek lana denai ematen ziela. Eta... on puska bat! Lana danai eman, sin distinción, eta hori esaten gendun. Han bestea aunke sea zan konzejala ta… tenía…
- Kargu bat… politikan kargu bat zukan, baiño...
- Bai, kargu bat zeukala. Baiño gurek, esan deana, enpresa. Baiño danai ematen ziela, hori esaten zuen.
- Eta, ordun, zuk nola geldittu zinen? Han lanean jarraitu zenun?
- Ez! Bueno, arten bai. Gero zeukaten seme bat... gaiñea, ordun republika garaie nola zan, seme bat kartzelan Bilbaon. Hure´re harrapatu in zuten, baiño hue ez zuen hil, bakarrik a Bilbao.
- Seme bat Caballero horrena?
- Bai, bai, horrena! Jose Mari. Hil zan. Eta hure, detenitu in zuen hure´re eta hure Bilbaora pasa zuen. Eta Bilbon han hamaika hilabete-edo euki zittuzten gerra denboran. Hure ez zuen hil, baiño han euki zuen, esan dana, un… tal tiempo Bilbaon. Hure etorri zan etxea.
- Etxera etorri zan.
- Bai, etorri zan etxea.
- Eta, orduan, zu han zeunden etxe hartan...
- Bai, hartan. Ordun bai.
- Segitu zenun?
- Bai, zeatio seme hure, gaiñea, ezkondutakoa zan eta andrea han zegon. Uf! Andrek´e rato batzuk, kalen´e mareauta-ta cuando veía algun avión ta... bakizu, larrialdik.
- Bai, bai, gerrako…
- Bai, bai, ba hua euki zuten hala.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia