Eskoriatza (Gipuzkoa)

Baserritarren eta abadeen arteko harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garai batean abadeei, besteak beste, garia eman behar izaten zitzaien hileta-elizkizunetan errezoak egitearren... Egurra, kapoiak... ere eramaten zitzaizkien. Egoera erabat aldatu da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bestela, anega-erdixek eta obligaziñue euen moduen, hori, ba, noberak gure [euenak].
- A! Ta anega-erdixa ta ze izeten zan hori?
- Horreik, anega-erdixe ta? Gaur [Mazpalan] erabili dou horixe konbersaziñuori abadie tentetan, gaiñera, ondion. Gaur, ba… ene! Ze barre ein [dot] abadiaz! Urrutiaz. Horreik obligaziñuek auzen lehen ifinitte abadientzako. Ta neuk esan dot gaur [Mazpelan] “ni tanto ni tan calvo”, ta danak esan dostie: “Ze egixa”. Lehengo abadiek be larreikuek zien. Erresarixue… Hiltten zan bat, ezta?
- Bai.
- Eta hari errezaten etsen zerak, abadiak, eta haren ordez anega-erdi gari. Bi bazeukazun, bi anega-erdiko. Ta asko toketan zan, e! Nik… akordetan naz nire aittegiñarreba hil zanian, gero maiorazkuak… Ba, ez dakit, ba, nik hemen auzuen zenbat egongo gazen maiorazkuok. Behintzat gurie maiorazko. Eta akordetan na´ ni abadiak: “Maiorazkuena hainbeste”. Errezuek esaten jakon horri, errezuek. Zuk bazaukotzun bat, bazaukotzun bi, errezeuek. Ta obligaziñokua? Nik badakit aittegiñarreba hil zanien be ze takarradia pagau nauen, e! Orduen ez auen holan dirue oingo moduen montoraute; orduen pillo txikittik etara biher izaten zan, e! Ta horixe esaten […] nik. Gaurko kontue da [Mazpalan] hori. Ta neuk esan dotsiet, abadiek edo —ba, abadie tentetan ibili gara— lehenau abadiei kapoiek-eta emoten jakola ta oin ezebez. Eta batzuk han gauza bat, beste batzuk beste bat eta esan etset: “Urrutia, Urrutia”. Ta gengozen, gu, ez dakit, ba, hamabi bat andra edo egongo gitzen ta bea bakarrik ta “Urrutia, toki txarrian sartu zara! —esan etsat— Toki txarrian sartu zara. Hemen al corro de la patata ta zeu bakarrik… Ta, ikusten dozu, gauza edarrak esaten ekin zara”. Ta, klaro, lehengo… lehenau kapoiek eta gauzak ez dakit egongo zien, baiña garixe bai, behintzat. Ta bat hiltten zanien, zuri urten eitten etsun diruek, e!
- Bai, bai…
- Bai, ya lo creo!
- Eta egurre ta be ez jakon eruten?
- Bai, sasoi baten bai. Sasoi baten bai. Eta gero, hau, don Jose egon zanien, sagrarixuei olixue ez jakon zerketan, iñok ez otsen zerketan, ba, bera erregletan zan, berak-edo ifintten euen olixuoi. Ta don Antonio etorri zanien, litro bat olixo auzo… beziño bakotxai ifiñi etsan hak.
- Litro?
- Bai.
- Ta orduen olixue ez zan asko egongo, ez?
- Olixue, gaiñera, elixakue onena segurua´. Ta, ba, [harek] ifini euen modia ta abadia be gaiñetik pagau eitten jakon.
- Bai, bai.
- Ta horri, ba… Gaur konberstaziñua: oinguak… lehengue larreixa, eta oinguei ezebe-ezebez. Ikusten dozu? Gaur neuk horixe esan otsiet, “ni tanto ni tan calvo”, lehengue… Ba, batek esan dau, kapoiek be esan dau. Nik ez dakit, egixa esateko, ni [… oillaskue] ta neuk esan etset: “Neska, neuk kapoiek abadiei erun dotsetenik sekula ez nai´ akordetan; oin, garixe bai”, ta gero nire aldamenien bestaldien euenak be esan dau: “Bai, errezoia daukotzu, garixe bai”. Hori… hori obligaziñue izeten zan. Urtien anega-erdi edo bi edo errezuek; zuk errezuek bi bazaukotzun, bat bazaukotzun… segun.
- Bai? Beitu, e? Eta gehixao euki ezkero…
- Bai. Ta anega-erdi urtien obligaziñokue; gero, errezu bakotxa beste anega-erdi, ta “entre una cosa y otra”…
- Bai, han juntetan zien, e?
- A, ez! Zera! Nik horreaittik dakit aittegiñarreba hil zanien zenbat pagau nauen ordurako.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia