Errenteria (Gipuzkoa)

Errenterian ezkondu eta Martutenera bazkaltzera

Errenterian ezkondu eta Martutenera bazkaltzera Ongi gogoan ditu bere ezkontza eguneko atzera-aurrera guztiak. Errenterian ezkondu zituen Don Robertok. Trabalekutik kalera oinez abiatu ziren, soinekoa eskutan, gero ezagun baten etxean arropak aldatu eta parrokiarantz abiatzeko asmoz. Ezkontza hamaiketarako hitzartuta izanagatik, goizeko mezara ere joan ziren senar-emazte gaiak, jaunartzeko, eta baraurik. Ezkondu eta gero, Martutenera bazkaltzera. Ezkontzeko soinekoa esne-partitzaile batek egin zion, bi urtez Frantzian jostun ibilitakoa. Euxebiri neurriak hartu eta manikira pasatzen omen zituen gero; lagun hark hala egiten zuen lan. Bi hilabetez ari izan omen zen esne-partitzaile donostiarra Euxebiren soinekoa josten, eta Euxebik lagundu egiten zion, tarteka.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-030-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ongi gogoan ditu bere ezkontza eguneko atzera-aurrera guztiak. Errenterian ezkondu zituen Don Robertok. Trabalekutik kalera oinez abiatu ziren, soinekoa eskutan, gero ezagun baten etxean arropak aldatu eta parrokiarantz abiatzeko asmoz. Ezkontza hamaiketarako hitzartuta izanagatik, goizeko mezara ere joan ziren senar-emazte gaiak, jaunartzeko, eta baraurik. Ezkondu eta gero, Martutenera bazkaltzera. Ezkontzeko soinekoa esne-partitzaile batek egin zion, bi urtez Frantzian jostun ibilitakoa. Euxebiri neurriak hartu eta manikira pasatzen omen zituen gero; lagun hark hala egiten zuen lan. Bi hilabetez ari izan omen zen esne-partitzaile donostiarra Euxebiren soinekoa josten, eta Euxebik lagundu egiten zion, tarteka.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia