Errenteria (Gipuzkoa)

Egun osoa josten!

Egun osoa josten! <p>Brodatzen asko aritzen omen ziren eskolan, baita galtzerdiak pasaratzen ere. Etxeak josteko, brodatzeko zein konpontzeko izaten ziren arropak ekarrarazten zizkieten mojek eskolara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Brodatzen asko aritzen omen ziren eskolan, baita galtzerdiak pasaratzen ere. Etxeak josteko, brodatzeko zein konpontzeko izaten ziren arropak ekarrarazten zizkieten mojek eskolara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, zuk hor ikasiko zenun irakurtzen ta idazten.
- Bai, dana.
- Ta kontuak ateratzen.
- Bai. Bai, bai, bai, ikasi genun guziya. Bai.
- Eta eskulanak eta hola ere egiten zenituzten?
- Bai, bai, itten genittun eskulanak.
- Gogoratzen zea ze eskulan zian?
- Josus! Asko. Gehientsuna bordatzen. Bai. Eta nei, gaiñea, nola giñan anai-arreba asko, pues, egun batian esan nun: “Gaur libre, gaur ez dut josi-ta in behar”, nola beti josten-ta aitzen nitzan. Etxeko erropa guziya nik josten nun. Orduan ez baitzan oan bezela! Telak erosi ta ahal zenun bezela etxian itten zenittun. Eta jon giñan zeara… Jon nitzan eskolaa, eta mojak galdetu zien: “Ekarri al dezu /altzu/ lana?”, “¿Has traido trabajo?”, y “No, hoy no, ha dicho mi madre que no había”, ez zeola lanik. “Ez daola lanik zure etxian hoinbeste umekin? Beinga! Seittuan etxea!”. Eta arrautz bat, arrautza bezela, egurrezkuak bazian. Han sartu eta zurzitzen galtzerdiyak. Orduan zuluak itten zian eta zurzitzen ikasi nun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia