Errenteria (Gipuzkoa)

Gerrako zerrendan aita topatzeko beldurra

Gerrako zerrendan aita topatzeko beldurra <p>Bilbora astean bitan joaten ziren, gerran hildakoen izenak ematen baitzituzten orduan. Bilbora joateko, tranbia hartzen zuten; aitak hilean behin ekartzen zuen gerran egoteagatik ematen zioten dirua, eta diru harekin ordaintzen zuten tranbia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-021-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bilbora astean bitan joaten ziren, gerran hildakoen izenak ematen baitzituzten orduan. Bilbora joateko, tranbia hartzen zuten; aitak hilean behin ekartzen zuen gerran egoteagatik ematen zioten dirua, eta diru harekin ordaintzen zuten tranbia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bilbora astian bi alditan juaten giñen, zeren esaten zuten zeintzuk bizi zian ta zeintzuk hillak zian. Gudan, batzuek hillak, bestiak bizirik. Orduan, han, hangua zen komeriya! Denak urduriik. Aber bakoitza bere senarrari esaten zioten bizi zela o ez zela bizi. Eta, bueno, pues, denbora askuan juan giñan Bilbora. Eta han esaten zuten, pues: “Holako, halako bizi da; bestia hil da, bestia…”. Beitu ze gogorkeriya, e! Eta, bueno, nere aita bizitu zen. Nere aita bizitu zen. Beste asko hil zian. Nere aita eta beste batzuk ere bai bizitu zian.
- Eta Bilbora nola juten ziñaten?
- Bilbora joaten giñan, aita ta hoiek, ez dakit hillabetetikan behin o, zerbait, zerbait ematen zioten, dirutxo bat, eta orduan ekartzen zuten, egun bateko permisuakin etortzen zian. Ta permiso hortan, pues, zerbaitte dirua ematen zioten emaztiai, eta dirutxo hoi enpleatzen genun Bilbora joateko, hango tranbian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia