Elgoibar (Gipuzkoa)

Aita euskararen egoerarekin eta etorkizunarekin kezkatuta

Aita euskararen egoerarekin eta etorkizunarekin kezkatuta Aita oso kezkatuta zegoen euskararen egoerarekin eta etorkizunarekin eta hala esan zion Felix Etxeberria `Parapan´i: lehenago topatuko zuela perretxiko bat Plaza txikian, umeak euskaraz hizketan baino. Zorionez, umeak hasi ziren pixkanaka euskaraz, baina aitak perretxikoa ere topatu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-111-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita oso kezkatuta zegoen euskararen egoerarekin eta etorkizunarekin eta hala esan zion Felix Etxeberria `Parapan´i: lehenago topatuko zuela perretxiko bat Plaza txikian, umeak euskaraz hizketan baino. Zorionez, umeak hasi ziren pixkanaka euskaraz, baina aitak perretxikoa ere topatu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sarrittan erten da hor Elgoibarko Izarrako anekdotetan eta. Aitta zauan euskerian egoeriakin ta ikusten zan etorkizunakin… bueno! Ta Felix Etxeberriakin `Parapan´ekin berba eitten zaban. Ta aittak esan zion Felixi: “Hi, Felix, nik lehenau topauko juat perretxikua Plaza Txikixan –Plaza Txikixa hori da– Plaza Txikixan perretxikua – nere aitta perretxikozalia zan amorratua– lehenau topauko dot perretxikua Plaza Txikixan Elgoibarren ume batzuk euskeraz eitten baiño”. Eta gero umiak euskeraz eitten. Baiña gure aittak perretxikua topau zaban Plaza Txikixan! Bai. Hor, enbor baten onduan, ta-ta-ta... aiba perretxikua! Ordurako ya euskeria ya hasitta zauan, baiña bai.
- Zure aitta zan hori esan zebana, ezta? Hori entzunda nekan.
- Bai, bai. "Lehenau topauko dot perretxikua Plaza Txikixan...". Ta harrixa zan, ez zauan besterik, baiña enbor baten onduan topau zeban. Ta esaten zeban "Oin ya, zorionez, ya euskeraz entzuten dou, baiña nik ere perretxikua topau dot, e!". Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia