Elgoibar (Gipuzkoa)

Aita soinua jotzen Kurutzetan

Aita soinua jotzen Kurutzetan Plazan bandak jotzen zuen baina eurek nahiago zuten Kurutzetako erromeria. Aitak sarri jo ohi zuen soinua. Hainbat soinujole pasatu zen handik. Jose "Garagartza" esaten zioten aitari, baserriaren izenagatik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-049-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazan bandak jotzen zuen baina eurek nahiago zuten Kurutzetako erromeria. Aitak sarri jo ohi zuen soinua. Hainbat soinujole pasatu zen handik. Jose "Garagartza" esaten zioten aitari, baserriaren izenagatik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hamen, plazan, bandia edo zera egoten zan?
- Bai, hamengua bandia baiña guri gehixao gustatzen zitzakun haura, soiñu txikixa ta, zeraua, enteniu be gehixao haura hau baiño ta. Gero, ba, geure aitta be juten zan ta... Ibili zien Patxo soiñojoillia, Goikon mutillak ere bai, Katalotza ere bai, gure aitta ere bai. Mordua pasau zan han, e? Soiñojoille mordua. Batzuk, ba, fallatzen zebenian, ba, beste bati diarra: “Hi! Mesedez nere lekua kubridik ezin neike etorri ta”. Orduan gure aittari-ta ez [zixuen], haura pixkat zahartxuaua zan ta. Soiñua be zahartxuaua zaukan.
- Barrixa galduta...
- Berrixa harrapau ein ziuen ta!
- Zure aittak baeuken ezizenik? Bere izena zela zan?
- Jose Leiaristi Arrieta.
- Eta esan dozu bestia, Kata...
- Katalotza, Katalotza beste bat.
- Holako ezizenik ez eukan zure aittak?
- Ez. Gure aitta, `Garagartza´ esaten ziuen. Basarrixan... etxian izena zan Garagartza. San Lorentzo balleko Garagartza ta gure aittari esaten ziuen Jose `Gartza´, Jose `Garaartza´ esaten ziuen gure aittari. Jose Leiaristi iñok ere ez. Jose, Jose `Garaartza´ zan gure aittan izena.
- Lazaro `Itturri´...
- Hori Lazaro `Itturri¨ bezela da, Lazaro Untzueta da baiña Lazaro `Itturri´. Izen zan. Baiña holaxe dia. Gure aittak´e zaban Jose `Garaartza´, basarrixan izena esaten ziueben. Bai, holaxe dia.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia