Elgoibar (Gipuzkoa)

16 urterekin lehenengo aldiz erromeriara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umea zela baserrian lan asko zegoen eta ez zen San Lorenzoko jaietara joaten. 16 urte ingururekin irten zuen lehenbizikoz erromeriara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelakuak zian kaletako festak? Sallobenteko festak txikitan? Gogoratzen dittuzu?
- Bai, umetakuak bai, baiña gutxi, […] etxien ta.
- A, lan ein bihar zan.
- Lan ein bihar zan.
- Baserrixan lan asko…
- Ta etxian ein ein bihar.
- Etxian ein ein bihar. Jateko? Bai. Orduan, zu ez zera akordatzen San Lorentzoko jaixak zelakuak zian.
- Bai. Akordau bai, hola. Kalbaixuetara ta bajatzen nitzan. Baiña ostontzian ez nintzan erromerira ertetzen. Nik hamasei urtekin erten neuen erromerira. Hamasei urterekin.
- Hamasei urterekin, bai. Orduan, esan diazu lan asko zauala etxian, eta etxeko lanak eitten zenittuzten danok? Aittak, amak, zuek seme-alabok, danok?
- Danon arte.
- Zure anaixak ere bai?
- Danok.
- Danok?
- Harek, e… taillerrien, joaten zien harek, baiña gu gaztiok, ba, ahal dan lekuen, etxien, etxien.
- Ya. Zuek etxian egoten ziñaten. Baiña anaixak eta ya urtiak aurrera jun ahala ya taillerrera juten zian.
- Bai, taillarrera ta krieda, ta holan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia