Zuhaitz Gurrutxaga Loiola

Elgoibar (Gipuzkoa) (1980)

Biografia

Aiastia (San Migel) auzokoa. Aitaren jaiotetxean (Berdezkunde baserrian) bizi izan zen 3 urtera arte. Gero Aldatz-gain izeneko etxea egin zuten handik gertu eta hara joan ziren bizitzera. Ume-umetatik izan zuen futbolerako zaletasuna. 12-13 urterekin Elgoibarko futbol taldean hasi zen jokatzen federatuta eta 14rekin Errealera eraman zuten, infantiletara. Umetan ebakuntza bat egin zioten bihotzean eta, arazo horren ondorioz, Errealean infantiletan zebilela, medikuek esan zioten ezingo zela profesional mailara pasa. Orduan, Elgoibarrera itzuli zen, kadeteetara. Han zebilela, Espainiako selekzioak deitu zion 15 urtez azpikoekin jokatzeko. Prentsari esker albistea zabaldu zen eta Erreala berriz jarri zen berarekin harremanetan. Ordukoan, azterketa medikua ongi atera zen. 19 urterekin debutatu zuen Errealarekin. 3-4 urte egin zituen guztira. Gero, beste talde batzuetan ibili zen: Aljeciras, Rayo Vallecano... Madrilera joateak begiak ireki zizkion eta beste gauza batzuetan hasi zen: antzerkia ikasi, irakurri... Gitarrarekin kantak sortzen hasi zen eta `Van Poppel´ izeneko taldea sortu ostean, diska bat ere kaleratu zuen. 2010ean eman zuen bere lehen kontzertua. Nahiz eta 32 urtera arte futbolean jokatzen jarraitu, kultura arloa ere jorratu zuen: musika, monologoak... Azken futbol taldea Beasain izan zuen. Ordurako monologoak egiten hasita zegoen. Gero, telebistara jauzi egiteko aukera sortu zitzaion eta futbola utzi egin zuen. `Tumatxak´saioa aurkezteko eskaintza egin zioten lehenbizi; atzetik etorri ziren `Hizkamizka´ eta `Herri txiki infernu handi´saioak.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-076 2015 Gazte gara gazte

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Oporretara penaz, lagunak auzoan geratzen zirelako Bideoaren ikonoa
2 Aiastia (San Migel) auzoa; umetako jolasak Bideoaren ikonoa
3 Kalekoentzat "kaxero" eta auzokoentzat "kalekume" Bideoaren ikonoa
4 Elgoibarko larunbat arratsaldeko parrandak Bideoaren ikonoa
5 Elgoibarko gazteen lehenengo irteera: Mutrikuko jaietara Bideoaren ikonoa
6 Meza-laguntzaile izateko zain Bideoaren ikonoa
7 Inguruko gazteak Joxin parrokoarekin Madrilera Bideoaren ikonoa
8 Aiastia (San Migel) eta Idotorbe (San Pedro) auzokoen arteko pikea Bideoaren ikonoa
9 Umetatik baloiari lotuta; Errealeko infantiletara jauzia Bideoaren ikonoa
10 Bihotzeko arazoak eta Espainiako selekzioaren deia Bideoaren ikonoa
11 Espainiako selekzioarekin Wembleyn jokatzen, 15 urtez azpikoetan Bideoaren ikonoa
12 Gora igotzeko uste gabe futbolean Bideoaren ikonoa
13 Futbol zelaietan hastean futbolarekin zuen gozamena galdu Bideoaren ikonoa
14 Futboleko oinetakoetan aldaketa handirik ez Bideoaren ikonoa
15 Errealarekin debuta Athletico de Madrid-en kontra Bideoaren ikonoa
16 Errealean jokatzearen erantzukizunak gainezka egin zion Bideoaren ikonoa
17 Rayo Vallecanora, 2.B mailara; Madrilen kezka berriak Bideoaren ikonoa
18 Futbolaren amaiera Beasainen; monologoetara eta telebistara jauzia Bideoaren ikonoa
19 Arconada zen bere idoloa Bideoaren ikonoa
20 Madrilen antzerki-eskolan hasi zen Bideoaren ikonoa
21 Gitarra jotzen hasiera; heavy-tik pop-era aldaketa Bideoaren ikonoa
22 Gitarrarekin kantak sortzen hasi zen Bideoaren ikonoa
23 Presio eta erantzukizun desberdina futbol zelaian eta agertokian Bideoaren ikonoa
24 Monologoen hasiera Bideoaren ikonoa
25 Kantak eta monologoak hasieran gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
26 Bere euskaran egindako monologoetan erosoen Bideoaren ikonoa
27 Telebistan euskara batura jauzia Bideoaren ikonoa
28 `Tumatxak´ saioko aurkezle Bideoaren ikonoa
29 `Hizkamizka´ lehiaketako aurkezle Bideoaren ikonoa
30 `Herri txiki infernu handi´saioa Bideoaren ikonoa
31 Etorkizuna monologoetan Bideoaren ikonoa
32 Euskararen ibilbidea Bideoaren ikonoa
33 Aiastia (San Migel) auzoan hika Bideoaren ikonoa
34 Zaharragoei eta neskei ez die hika egin izan Bideoaren ikonoa
35 Hikaren gorabeherak Bideoaren ikonoa
36 Sare sozialekin harremana Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia